Historia Playmobileko 60 gizon-figuren bidez kontatuta

Onintza Irureta Azkuna / 2016-09-02 / 244 hitz

Planeta De Agostini argitaletxeak 60 liburutan kontatu du Historia. Liburu bakoitzari Playmobileko figura bat lotu dio. Denak dira gizonezkoak. Argitaletxearen kanpaina bi partikularrek salatu dute eta Valentziako Gobernuko Berdintasun Sailak idatzia bidali dio Playmobili.

Jarraitu irakurtzen

«Euskararentzat ez da mehatxu aniztasuna»

Ihintza Elustondo / 2016-06-24 / 633 hitz

Euskaltzaleen Topaguneak abian jarritako Auzoko egitasmoko partaideen esperientziak bildu dituzte ‘Auzokoak’ dokumentalean. Jatorri askotako biztanleak euskarara gerturatzea da asmoa.

Jarraitu irakurtzen

Lehen mailako taldea, bigarren mailako herritarrak (edo, kamiseta gorria etxean utzi nuenekoa)

Santi Leone / 2016-06-22 / 856 hitz

Gillo Pontecorvoren Ogro –edo Operación Ogro, espainolez– filmeko pasarte batean, Madrilen Carrero Blancoren kontrako atentatua prestatzen ari den ETAkide batek, Eusebio Poncelak antzeztuak, ogia erostera joatean, Real Madridzalez betea doan autobus batekin egin du topo. Une batez, futbolzaleei begira gelditu da Poncela, amorru handiz, semaforoa berde paratuta autobusak alde egin duen artio. Filma ikusi nuenean, burura etorri zitzaidan “Aupa Athletic” egin behar ziela oihu, edo egin nahiko ziela oihu. Gero ulertu nuen ezetz: Poncelak gorpuzten zuen ETAkide ezkertiar iraultzailea ez zegoen haserre autobusekoak talde jakin bateko jarraitzaileak zirelako, haserre zegoen futbolzaleak zirelako: hau da, igandea Franco nola eraitsi konspiratzen eman beharrean, opio hura irensten pasatzen zuten, alienatuak, beren interes objektiboei bizkarra emanda.

Jarraitu irakurtzen

Hamaika usadio suaren bueltan

Gaur gauean sua piztuko dute Euskal Herriko herri gehienetan, San Joan gaueko ospakizunetan. Tokian toki berezitasunak ditu usadioak, baina beti daude suarekin, urarekin edo landareekin loturik.

Jarraitu irakurtzen