Bigarren mailako festa

Jakes Goikoetxea / 2016-06-07 / 160 hitz

Garai berrietara egokitu nahi ez duten sinbolo bat, garai berrietara egokitu ez den klub bat eta garai berrietara egokitu ez den gizarte bat. Horixe guztia erakusten du Athleticek liga irabazi —bosgarrena— eta garaipena gabarra aterata ez ospatzeak. Athleticen garaipen handien ospakizunen sinboloa gizonentzat bakarrik da. Mezu horixe zabaldu dute, bosgarrenez.

Jarraitu irakurtzen

Muriel Ruiz de Larramendi, eskalatzailea: «Lehiatzeak sortzen didan zirrara ez dut beste inon topatu»

Gaztetasuna bai, baina lana, teknika, ikasteko gogoa eta ilusioa ere bai. Muriel Ruiz de Larramendik progresio izugarria izan du eskalatzen daramatzan urte apurretan, Gorka Karapetoren gidaritzapean.

Jarraitu irakurtzen

Ba al dugu gustu propiorik?

Kattalin Antxia / 2016-06-03 / 830 hitz

Estetikagatiko egiten ditugun hautuek kolore, forma, ideia… gure gustu propioaren emaitza edo gizarte gorputzari dagozkionak al dira?

Agency izena hartzen du pertsonok ekiteko eta erabakiak hartzeko dugun kapazitateak. Preso egon edo aske, dena delakoa izanda gure egoera, beti existitzen omen da gure baitan agency delako gaitasun hau. Baina egia ote da hori?

Jarraitu irakurtzen

Modu berriak

Mikel P. Ansa / 2016-06-05 / 300 hitz

Manifestazioa Iruñean —gobernua babesteko euskararen aldeko erabaki «ausartagoak» har ditzan—, manifestazioa Donostian —erraustegiaren kontra eta bestelako gizarte eredu baten alde—, eta agerraldiak herri mordoxka batean, jendetsuak horiek ere, datorren urtean herri galdeketa gehiago egingo dituztela iragartzeko. Guztiak elkartu dira egun berean, eta, elkarrekin zerikusirik ez duten arren, guztiek ematen dute zer hausnartua.

Jarraitu irakurtzen