Eraso homofoboak salatu zituen arbitroak futbola utzi du

Mikel Garcia Idiakez / 2016-05-11 / 205 hitz

“Ezin dut gehiago”. Halaxe mintzatu da Jesús Tomillero arbitro andaluziarra. Futbol partidu batean eraso homofoboak publikoki salatu eta bi hilabete pasa ez direnean, futbola utzi behar izan du, beste norgehiagoka batean berriz ere irainak eta barreak jasan ostean eta Andaluziako Futbol Federazioaren aldetik “baztertuta” sentitu ostean.

Jarraitu irakurtzen

Nabigatzailea euskaraz: mugikorrean ere lehen hitza euskaraz, Firefoxekin

sustatu.eus / 2016-05-10 / 661 hitz

Interneten nabigatzen ari zarela, zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea? Euskalduna bazara, Interneten ere euskaraz. Eta adi: nabigatzaileko menuak euskaraz ikusi arren, horrek ez du esan nahi zure nabigazio-hizkuntza euskara denik. Nabigatzailearen ezarpenetara sartu, eta euskara lehenetsi beharko duzu.

Jarraitu irakurtzen

Herriarentzako gaztelua

Baigorriko Etxauzia erosteko abian jarritako dirua biltzeko kanpaina Euskal Herri osora zabaldu dute Nafartarren Etxea proiektuko kideek. Hiru milioi euro behar dituzte, hura erosi eta erabilera publikoa eman ahal izateko.

Jarraitu irakurtzen

Istorio bakarra

Elixabete Garmendia / 2016-05-11 / 464 hitz

Gasteiztik kanpo, azterketa botaniko-geologikoa egiten dizu jendeak esaten duzunean gasteiztarra eta euskalduna zarela. Rikardo Arregi Ortiz de Zarate poetak Argian (2.505 zenbakia, 2016/05/01). Eta aurrerago: «Lehen jende askok lotzen zituen euskara eta ruralitatea. Behiak?, eta nik, ze behi?. Euskaraz egiteak ez nau baserritar egiten. Orain beste aurreiritzi mota batzuk egongo dira, baina hori ez».

Jarraitu irakurtzen

James Rhodes: «Jende talde batek beretzat gorde nahi du musika klasikoa»

Iñigo Astiz / 2016-05-11 / 955 hitz

Musika klasikoan topatu zuen James Rhodesek umetan sufritutako bortxaketei buelta emateko indarra, eta hil edo biziko zaiolako mintzo da hain argi generoaren kerien inguruan. Donostian izan da berriki.

Jarraitu irakurtzen