Bi emakume estatubatuar ustez liberalak Marokon

Mikel Garcia Idiakez / 2016-05-02 / 148 hitz

Marokon bizitakoa kontatu digu Iraitzek. Short motz-motzak eta eskote handiko tiradun kamisetak soinean iritsi ziren bi emakume estatubatuarrak Marokoko hamman batera (bainuetxe publikoa). Ingurukoen begiradak iltzatuta zituztela, harro eta eroso ziruditen, emakume liberatuak nahi duten moduan janzten direla erakutsiz, eta gorputza estalita zeramaten emakume marokoarrekiko errukior eta kondeszendiente.

Jarraitu irakurtzen

Beganismoa ez da naturala

Ion Cerezo / 2016-04-22 / 305 hitz

Dieta guztiz begetala daramagunoi, askotan begano deitzen den dieta hori daramagunoi (dieta baino jarrera politikoa bada ere) gure jarrerari aurre egiteko argumentu horietako bat da hau. Naturala zer den definitzea oso zaila iruditzen zaidanez naturala ez dena definitzen hasiko naiz lerro hauetan, ondorioren bat ateratzeko asmoarekin.

Jarraitu irakurtzen

“Alex Kidd in Miracle World”-en euskarazko bertsioa, deskargatzeko prest

Gurean, Game Erauntsian, bideojoko klasikoen euskaratze prozesuak erritmo ona darama! Aurreko astean, “Pokémon Ruby”-ren itzulpen proiektuaren berriarekin batera, amaitu dugun lehenengo proiektua, “Super Mario Bros.” alegia, gure web gunean eskuragarri utzi genizuen. Gaur, Mariorekin lehiatzeko edo, SEGA konpainiaren maskota ohiaren lehenengo abenturak berriz ere argia ikusten du; eta oraingoan euskaraz badaki!

Guztia irakurri (gamerauntsia.eus) »»

«Andre ijitoak beti izan dira feministak»

Iker Tubia / 2016-05-06 / 600 hitz

Ijito Feministen Elkarteko lehendakaria da Maria Jose Jimenez, eta Espainiako hondarreko hauteskundeetan, Podemosen zerrendaburu izan zen Salamancan. Gizarte langilea eta aktibista feminista da.

Jarraitu irakurtzen

Kaleak, gorotz bide

Edu Lartzaguren / 2016-05-06 / 810 hitz

Zakur jabeek jasotzen ez dituzten gorozkien arazoari aurre egiteko, hainbat sistema probatzen ari dira Euskal Herriko udalak. Kontzientzia pizteko kanpainak dira nagusi, nahiz eta haien eraginkortasuna zalantzan egon. Hernanin bazterturiko DNA sistema erabiltzeko aukerarekin ari dira Bilbon.

Jarraitu irakurtzen

Bestelako normaltasun bat

Badira etxe fisiko batean bizi ez diren familiak. Zirkua dute ogibide rossitarrek, eta batetik bestera dabiltzan kamioiak dituzte bizileku. Gaixo dauden hainbat haurrek, berriz, Gurutzetako ospitalean dute aterpea. Eskolara joateko aukera dute, Olatz Orozkori eta Itziar Villariezori esker.

Jarraitu irakurtzen

Zergatik ez Harkaitz izeneko neska?

Onintza Irureta Azkune / 2016-04-27 / 336 hitz

“Izena eta izana ezbaian” gida praktikoa aurkeztu dute Bilgune Feministak eta Emaginek. Euskarazko izendegiaren binarismoaren inguruko gogoeta piztu nahi dute.

Jarraitu irakurtzen