CaptionBot: argazki batean dagoena deskribatzen dizun algoritmoa

sustatu.eus / 2016-04-28 / 355 hitz

Microsoftek aurkeztu du tresna berria, Cognitive Services proiektuaren baitan. CaptionBot deritzo, eta argazkiak “ulertzeko” tresna bat da. Edozein argazki ematen badiozu, irudia aztertu eta bertan zer dagoen deskribatzeko gai da. Proba batzuk egin ditugu eta, sarritan hanka sartzen duen arren, beste askotan polito deskribatu ditu eman dizkiogun argazkiak. Proba egin nahi? 

Jarraitu irakurtzen

Anne Lockwood, musikaria: «Ibaiaren hotsa bizirik sentitu behar dut»

Iñaki Lasa Etura / 2016-04-28 / 528 hitz

Urteak daramatza naturaren hotsak grabatzen Locwoodek, eta gizakiaren eta ingurumenaren «kooperazioa» bultzatzen. Hudson, Danubio eta Housatonic ibaien soinu mapa egin du, besteak beste.

Jarraitu irakurtzen

‘Clown’ eta beltz izatea

Lander Muñagorri Garmendia / 2016-04-28 / 846 hitz

Europan taulara igo zen lehen ‘clown’ beltza izan zen Rafael Padilla. Chocolat gisa egin zen ezagun XX. mende hasierako Parisen, baina porrota ezagutu zuen. Ikuskizun arrazista egiten zuela leporatu zioten.

Jarraitu irakurtzen

1757an lapurteraz idatzitako gutun batzuk topatu dituzte Londresen

Berria / 2016-04-26 / 126 hitz

Baionatik Kanadara zihoan Le Dauphin ontziari bidea moztu zioten Ingelesek, 1757an. Han topatutako agiriak Londresko artxiboan gorde zituzten, eta hantxe egon dira, harik eta Xabier Lamikiz irakasleak topatu dituen arte. Bere tesia egiteko High Court of Admiralty artxiboetan arakatzen ari zela egin zuen topo lapurteraz idatzitako 50 eskutitz ingururekin.

Jarraitu irakurtzen

Google eta Twitter euskalduntzen: non gaude eta nora goaz

.EUS / 2016-04-24 / 500 hitz

Euskarak Interneteko zerbitzu handietan dituen mugak gainditzeko pausuak ematen jarraitzeko elkartu da PuntuEUS Fundazioa, bilera banatan, Google eta Twitterrekin. Bilera hauen helburua euskararen normalizazioan enpresa hauei eman ditzaketen urratsak ikusi arazi, laguntza eskaini eta arlo jakinetan lanean jartzea izan da. Baita, euskal komunitateko kideek izan zitzaketen galdera zehatzak egitea. Ezer baino lehen, harrera ona eta ateak irekita izatea eskertzekoa da. Hori alde batera, eta edukiari eta lortutako konpromisoei erreparatuz gero, oso ezberdinak izan dira bata eta bestea.

Jarraitu irakurtzen