Ihintza Elustondo / 2016-03-22 / 605 hitz
Hezkuntza tradizionala baztertu, eta konfiantzan oinarritzen den pedagogia baten alde egiten dute Arizmendi ikastolan. Anterok ‘Konfiantzaren pedagogia’ liburuan azaldu du zertan datzan.
Ihintza Elustondo / 2016-03-22 / 605 hitz
Hezkuntza tradizionala baztertu, eta konfiantzan oinarritzen den pedagogia baten alde egiten dute Arizmendi ikastolan. Anterok ‘Konfiantzaren pedagogia’ liburuan azaldu du zertan datzan.
Golf txapelketan bigarren geratu zen Yago Horno 7 urteko gaztetxoa, ibilbidea 50 pilota-kolpetan osatu ostean. Baina etxera iritsi, aitarekin joko-txartela berrikusi, eta gaizki zenbatu zuela konturatu zen, 51 kolpe egin zituela denera. Bi aukera zituela esan zion aitak: ezer ez esatea, edo garaikurra itzuli eta deskalifikatua izatea.
Edurne Elizondo / 2016-03-18 / 828 hitz
Talde handia du Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioak: 40 profesional ari dira lanean; tartean, medikuak, psikologoak, hezitzaileak eta pedagogoak, eta, haiekin, 65 boluntario. Droga mendekotasuna duten helduentzako Aldatu programako zuzendaria da Kristina Illescas (Iruñea, 1975).
Iker Markinez / 2016-03-19 /209 hitz
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT
Kilo bat txekor masail.
Porru bat.
Bi tipula.
Bi azenario.
Lau baratxuri ale.
200 gramo onddo.
100 gramo arroz.
Piper beltz ale batzuk.
3/4 litro ardo beltz.
Porto basokada bat.
Oliba olioa.
Gatza.
Lapiko handi bat su bizian berotzen jarri. Txekor masailak bertan jarri, eta oliba olio zorrotada bat bota, baita gatz pitin bat ere.
Su bizian mantendu lau minutuz alde batetik, eta, gorritzean, beste aldetik beste lau minutuz.
Bitartean, porru, tipula, azenarioa, eta baratxuri aleak, garbitu, zuritu eta pusketatan moztu. Masailak ondo gorrituta dauzkagunean, barazki guztiak lapikora gehitu, sua moteldu, eta hamabost minutuz erregosi.
Porto basokada bat gehitu, eta ardo beltza ere bai. Horrekin batera, piper beltz aleak gehitu eta sua bizitu. Ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera hogei bat minutuz irakiten mantendu, lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte.
Ura gehitu lapikora, masailak estali arte. Ordubete inguru irakiten eduki masailaren samurtasunaren arabera.
Masailak lapikotik erretilu batera atera. Lapikoan duguna txinotik pasatu, eta gatzez nola dagoen dastatu.
Onddoak xaflatan moztu, eta lapiko batean oliba olio zorrotada batekin bost bat minutuz erregosi.
Arroza gehitu, eta urez estali. Gatza bota. Hamabost bat minutuz egosi. Masailak eta saltsa bertara gehitu. Bost bat minutuz irakin ondoren, prest izango dugu jaki goxo eta osoa, plater nagusi zein bigarren platera delako.
Jesus Maria Viana Lopez Andreas Egiluz Miranda / 2016-03-19 / 674 hitz
Hainbat eztabaida eta mobilizazio eragin eta gero, martxan da Espainiako autokontsumorako legea. Ez da lege ona, baina, oraingoz, Hegoaldean dagoen lege esparru bakarra da.
Estibalitz Ezkerra / 2016-03-20 / 731 hitz
Israelen bizi diren arabiarren eguneroko zaila azaltzen du Sayed Kaxua idazleak bere nobeletan, baina baita arabiarren artean dauden tentsioak ere.
Hamarkada bat bete du Twitterrek. Komunikaziorako ezinbesteko tresna izanagatik, zalantza ugari daude Twitterren biziraupenaren inguruan.