Gutxieneko etikoa eta gizabidea: arrazismo eta xenofobiari ez!

Jone Bengoetxea / 2016-04-01 / 580 hitz

Euskal Herriko gizarte zibila eta bolondresak mobilizatzen ari dira XXI. mendean europar kontinentean ezagutu den hondamendi humanitariorik handienari erantzuteko: errefuxiatuen krisia. ELA sindikatuak ezbairik gabe salaketa kolektibo honekin bat egin du, baita gure militanteen izenean ere.

Jarraitu irakurtzen

Zeliakiaren abiapuntu genetikoa argitu dute

Juanma Gallego / 2016-04-03 / 523 hitz

Nazioarteko ikertzaile talde batek eritasun zeliakoa eragiten duen genomaren zati bat identifikatzea lortu du. EHUko hainbat adituk parte hartu dute aurkikuntzan; ‘Science’-n eman dute albistea

Jarraitu irakurtzen

BIKOIZKETA. Ulermena erraztu ala kultura suntsitu?

Kameraren atzean / 2016-03-23 / 543 hitz

“Zinema ikusteko eta entzuteko da, ez irakurtzeko” esan ohi dute batzuek, “azpitituluek sarritan ez dute aktoreek adierazitakoa osotasunean islatzen”. “Bikoizketa artearen suntsiketa da” diote beste hainbestek, “Frankismo garaitik oinordekotzat hartutako ohitura kaltegarria”. Muturreko jarrera kontrajarriak hartzen dituzte maiz bikoizketaren inguruko eztabaidan defendatzaile eta aurkariek, tonu grisik gabe, zuri edo beltz bailitzan.

Jarraitu irakurtzen

Ezberdintasun soziala Disneyren arabera: aberatsek arazoak dituzte, eta pobreak zoriontsu bizi dira

Ane Urkola Agirrezabala / 2016-03-22 / 340 hitz

Disneyko pelikuletako 67 pertsonaietatik 38 klase sozial altuko pertsonaiak dira, 11 dira langile klasekoak eta hiru dira txiroak. AEBetako Ipar Karolinako Dukeko Unibertsitateko ikertzaileek aztertu dute Disneyko pelikuletako pobreziaren eta ezberdintasun sozialen errepresentazioa.

Jarraitu irakurtzen

Hollywoodek ez ditu emakume kirolariak atsegin

Gaizka Izagirre / 2016-03-20 / 687 hitz

Kirolak gizartean duen pisuaren isla, zinemaren baitan ia genero bihurtzeraino ugaritu dira ariketa fisikoa oinarri duten filmak. Norbere burua gainditzeko ahaleginez edo talde-epikaz betetako istorioak dira, baina… nortzuk dira protagonistak? Non daude emakumeak?

Jarraitu irakurtzen

Kontuz gauzak nahita ahazte horrekin!!

Oier Lakuntza / 2016-03-23 / 653 hitz

Gaurko sarrera honetan, Nature aldizkariaren web orrian ikusi dudan artikulu batekin natorkizue. Sarreraren izenburutik ondoriozta dezakezuen bezala, oroimenarekin loturiko lana da, eta bitxia iruditu zaidan heinean, zuekin partekatzea pentsatu dut. Psikologia eta neurologiarekin lotutako zerbait den heinean, argi dago ni ez naizela honetaz azalpenak emateko pertsonarik aproposena, baina zientzia esparru honetan erabiltzen diren ikerketa metodoetarako hurbilketa bat izan daiteke.

Jarraitu irakurtzen

Umea auzoarena ere badelako

Urtzi Urkizu / 2016-03-22 / 773 hitz

Euskal Herri osoan jaiotze erritua egiten zen antzinako garaietan. Atsolor festa eremu batzuetan XX. menderaino iritsi zen: amak, haurra izan ostean, inguruko baserrietako andreak gonbidatzen zituen arratsalde batez, haurra auzoan aurkezteko. Ohitura modernizatuta berreskuratu dute.

Jarraitu irakurtzen