Koska bat lagunkoiago

Maialen Unanue Irureta / 2018-05-23 / 1071 hitz

Herri eta hiriak zaharrentzat erosoago izateko egiten dira Hiri Lagunkoiak proiektuak: euren egunerokoan traba direnak identifikatu eta konponbideak bilatzea da helburua, aktiboki zahartu ahal izateko. Zerikusia du herri eta hiriguneen egiturarekin, baina baita gizarteak eurekin duen jarrerarekin ere.

Jarraitu irakurtzen

68ko maiatza gogoan [I]

Joxe Iriarte Bikila / 2018-05-23 / 1023 hitz

Duela berrogeita hamar Euskal Herrian, diktadura kriminal baten pean bizi ginen;  munduan zehar, borroka iraultzaileak, grebak, eta sozialismoarekiko atxikimendua hedatuz zihoazen. Hango eta hemengo lurraldeetan, iraultzaren satorrak bere burua agertzen zuen. Hori uste genuen behintzat. Egoera gogorra bezain zirraragarria, kilikagarria, emozioz eta itxaropenez josia zen.

Jarraitu irakurtzen

Erosi berri duzun arropa garbitu al duzu?

Josu Lopez Gazpio / 2018-05-22 / 612 hitz

Arropa berria garbitu egin behar da. Hori dio zientziak. Dendan sartu eta arropa berria erostean burutik pasa dakigukeen azken gauza da ehunen artean gordeta mikroorganismo pila egon daitekeela, baina, izatez, halaxe da. Erosi dugun galtza berria hainbat bezeroek probatuko zuten eta berriro ere esekigailuan utziko zuten kolorea ez zutelako atsegin edo handiegia zelako. Bada, erosi dugun jantzi berria pentsa daitekeena baino jende gehiagok jarri du gainean eta, zientziak dioenez, garbiketa sakon bat beharrezkoa izango da mikroorganismoak kentzeko -edo, murrizteko behinik behin, izan ere, inoiz ez dira guztiz desagertu.

Jarraitu irakurtzen

Lokatzak gordetako ihesa

Ion Orzaiz / 2018-05-22 / 632 hitz

Gaur beteko da Ezkabako ihesaldiaren 80. urteurrena. Igandean, Txinparta elkarte memorialistak omenaldia egin zien kartzela frankistatik ihes eginiko 800 presoei.

Jarraitu irakurtzen