Etxeko flana

Iker Markinez / 2018-05-05 / 139 hitz

Osagaiak:

4 LAGUNENTZAT

5 arrautza oso.
3 gorringo.
Litro bat behi esne.
200 gramo azukre.
200 gramo azukre, karamelurako.
Banilla makilatxo bat.

Nola egin:

1

Esneki klasikoetan klasikoena aukeratu dugu gaurko errezeta honetarako. Lehenik, esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin batera. Irakiten hastean, itzali, eta sutik kendu.

2

Ondoren, karamelurako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu, karamelua lortu arte. Flanerako moldean jarri, eta hozten utzi.

3

Ontzi batean, arrautza osoak eta gorringoak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanerako moldera gehitu.

4

Labea 160 graduan berotzen jarri. Flanaren ontzia labean sartu, 40 bat minutuz, marian berotzeko. Flanerako molde txikia erabiliz gero, denbora gutxiago beharko dugu: 30 minutu, gutxi gorabehera.

5

Labetik atera, eta flana hozten utzi, bost bat orduz, kanpoan. Ondoren, hotza dagoenean, moldetik atera daiteke; kontu handiz, noski.

6

Hozkailuan gorde daiteke, baina mahaira atera baino pare bat ordu lehenago ateratzea komeni da, tenperatura egokian jan ahal izateko.

Estereotipoen aurkako zubia

Kerman Garralda Zubimendi / 2018-05-05 / 667 hitz

EHUko Lehen Hezkuntzako ikasleek Euskal Herria zer den erakutsi diete Errusiako Unibertsitateko bi irakasleri. Kulturartekotasuna sustatu nahi dute bideoen bidez.

Jarraitu irakurtzen

Lankidetzazko ekonomia gazteen lehen aukera bilakatzen ari da

Gazteberri / 2018-05-02 / 390 hitz

Autoa partekatzea, oporrak hotel batean igaro beharrean alokairuzko etxe batean pasatzea, bigarren eskuko produktuak erostea, streaming plataformak partekatzea, co-working guneak… horiek guztiak lankidetzazko ekonomiaren adibideak dira. Adituen ustez aurten bertan lankidetzazko ekonomia kontsumitzaileen lehen aukera bilakatuko da, eta horien guztien artean, nagusiki, gazteena.

Jarraitu irakurtzen

Blockchain: katea eta nodoak

Edu Lartzanguren / 2018-05-04 / 1031 hitz

Internetek planetan eragindako iraultzarekin parekatzen dute orain bloke kateen teknologiak ekarriko duena. Adituen arabera, ikusmina justifikatuta dago, eta dagoeneko ari dira egitasmoak gauzatzen Euskal Herrian. Gizarte taldeei dei egin diete aukeraz baliatzeko, bestela kapitala pilatzen jarraitzeko erabiliko delakoan.

Jarraitu irakurtzen

Gatazkak gatazka, bidea egin

Itziar Ugarte Irizar / 2018-05-02 / 738 hitz

Munduko milioika haurrentzat, eguneroko lan erantsia da eskolarako bidea: luzeegia, eta arriskutsua zenbaitetan. Gatazka armatuak, hondamendi naturalak, pobrezia eta bestelako faktoreak daude atzean. ‘Eskola bideak’ erakusketak hainbat istorio jarri ditu ikusgai Donostian.

Jarraitu irakurtzen

Deskonektatu, konektatzeko

Eihartze Aramendia / 2018-05-03 / 1248 hitz

Ipar Euskal Herriko hamabi ikastetxek ’10 egunez pantailak utzi’ izeneko erronka abiatuko dute, beste hainbatekin batera; egunerokoan pantailekin ditugun ohiturez gogoeta eginaraztea dute xede. Larritasunez hartu ordez hezkuntzako beste alor baten gisa landu behar dela diote.

Jarraitu irakurtzen

Gernika. Gezurraren kedarra bizirik dago

Urko Apaolaza Avila / 2018-04-29 / 770 hitz

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena iaz izan zen, aurtengoa beste apirilaren 26 bat da beraz, haatik garrantzirik ez dute galdu sarraski hura gogoratzeko ekitaldiek. Gernikako herri ekimenak programazio zabala osatu du eta aurten ere lotu ditu 1937ko krimena eta gaur egungoak, gogoraraziz armagintzan dugun inplikazioa eta gerrak “hemen” hasten direla. Sinbolismoz beterik dagoen eta hotzikara sortzen duen sirenaren soinua entzungo dugu berriz ere, eta orain aste batzuk, astelehen odoltsu hartako merkatu eguna antzeztu dute herritarrek, besteak beste.Oroimena bizirik mantentzea ezinbesteko zaigu zortzi hamarkada geroago, beste batzuek zabaldutako gezurraren kedarra ere bizirik dagoelako oraindik.

Jarraitu irakurtzen