Zabor teknologikoko 4.500 Eiffel Dorre

Gazteberri.eus / 2018-04-25 / 877 hitz

2016. urtean zabor elektronikoko 44,7 milioi tona metriko (MT) sortu ziren mundu osoan, hots, urte bakar batean 6,1 kilo biztanle bakoitzeko. 2014. urtean sortutako zabor elektronikoa biztanleko 5,8 kilokoa izan zen. Zabor horrekin guztiarekin urte bakar batean 4.500 Eiffel Dorre eraiki daitezke.

Jarraitu irakurtzen

Taste atlas; zer jaten dute munduan?

Gaztezulo / 2018-04-24 / 62 hitz

Munduko zaporeak dastatzeko prest?

Bidaiatzerakoan, batzuek monumentu eta museoak bisitatzen dituzte, beste batzuek dendak, ingurua, eraikinak… eta badira itzuli gastronomikoa egiten dutenak. Azken horietakoa bazara, maletak egin aurretik eman begiratu bat Taste Atlas mapa interaktiboari! Bertan, herrialde bakoitzean, eta bertako eremu ezberdinetan ohikoena edo ezagunena den jakia aurkituko duzue; zeren zain zaudete zuen urdailak zoriontsu egiteko? Egin klik irudian eta deskubritu plater berriak!

Barretartia.eus umore zerbitzuak jaio da , umoreari buruzko proiektua eta webgunea

Idoia Torregarai / 2018-04-24 / 582 hitz

Barretartia umore zerbitzuak proiektua jarri du martxan Idoia Torregarai-ek, azken urteetan jasotako esperientziari bide emanez. Bertan, umorearekin lotutako ikastaroak, hitzaldiak, albisteak, elkarrizketak, ikuskizunak eta jakingarriak eskaini eta bilduko ditu. Elkarrizketa honetan egitasmo honen nondik norakoak azaltzen ditu.

Jarraitu irakurtzen

Nafar tortilla munduan zabaltzen

Juan Inazio Hartsuaga / 2018-04-20 / 253 hitz

Iazko abenduaren 17an, Nafar Tortillaren Egunaren lehen edizioa ospatu zen Iruñean, patata tortillaren lehen aipamena dakarren dokumentuaren 200. urtemuga aitzaki. Eta hara non, bigarren edizioa ospatu baino lehen, diasporan jada Nafar Tortilla lehiaketak antolatzen hasi diren.  Uruguaiko Montebideon izan da, Aldaxka elkarte euskaltzalearen eskutik, eta 18 tortilla aurkeztu dira bertan.

Jarraitu irakurtzen

Netflixen algoritmoak

Lorea Argarate / 2018-04-23 / 494 hitz

Azken aldian denok gabiltza Streaming bidez musika, serieak eta pelikulak kontsumitzen. Nire etxean adibidez, plataforma hauek guztiak erabiltzen ditugu aktiboki. Gainera, orain egun batzuk, Spotify irten da burtsara (edo burtsan topa dezakegu) errentagarria den edo ez airean utziz. Beraz, zer estrategia ari dira garatzen streaming plataforma hauek?

Jarraitu irakurtzen

Larunbatean derbia, igandean auzolana

Maialen Lizarralde / 2018-04-18 / 376 hitz

Badago euskal matriarkatua bezain errotuta dagoen mito bat gure iruditerian: auzolanaeta honen izaera euskaldun, berezi eta apartekoarena. Mito honen arabera, tradizio bitxi eta oso euskalduna da lankidetza sistema hau, non komunitate batek doako lanaren bidez denentzako onuragarria den zerbait egiten duen.

Jarraitu irakurtzen