Danimarkako futbol selekzioko neskak greban, haien baldintzengatik protestan

Jon Torner Zabala / 2017-10-22 / 70 hitz

Danimarkako emakumezkoen futbol selekzioak iragarri du ez duela Munduko Txapelketarako sailkapen faseko Suediaren aurkako partida jokatuko, larunbat honetan. Soldata igoera eta partiduen atarikoetan DBU Danimarkako Futbol Federazioren kontratupean aritzea eskatzen dute jokalariek, eta haien eskaerak betetzen ez direla-eta, greba egitea erabaki dute.

Erabaki horrekin, Danimarkako selekzioa 2019ko Munduko Txapelketatik at gera daiteke, Philip O’Connor Independent egunkariko kazetariak nabarmendu duen moduan. Kolpe latza litzateke, baina emakumeek hautu hori egin badute…

Sagar bluesa Baztanen

Joxerra Senar / 2017-10-22/ 662 hitz

Kirikoketa festan, Jo ala Jo taldeak, Arizkungo Gamioxarrea etxearen ateak irekitzeaz gain, sagardogintza tradizionalaren eta hari lotutako musikaren sekretuak azaldu ditu, urtero legez.

Jarraitu irakurtzen

Zomorroen gainbehera, agerian

Juanma Gallego / 2017-10-22 / 890 hitz

Ikerketa batek agerian utzi du, berriz ere, intsektuak urritzen ari direla; fenomenoa gertatzen ari dela esatean, bat datoz aditu gehienak. Kausak argitzeko orduan, lausoak aski nabarmenak dira oraindik.

Jarraitu irakurtzen

Dopina borrokatzeko kirolariei mikrotxipak ezartzea proposatu dute

Jon Torner Zabala / 2017-10-16 / 200 hitz

Mundu osoko kirolari olinpikoak biltzen dituen World Olympians Associationerakundeko zuzendari Mike Millerrek egin du proposamena: “Maite ditugun txakurrei txipak ezartzen badizkiegu eta kalterik egiten ez badute, zergatik ez ditugu kirolariekin erabiltzen, dopatzen ote diren jakiteko?

Jarraitu irakurtzen

Jon Sigfusson, Youth in Iceland programako burua:«Drogen beharrik ez izateko giroa eskaini behar zaie gazteei»

Ibai Murillo / 2017-10-19 / 848 hitz

Gazteen droga kontsumoa apaltzeko beldurrean oinarritzen diren kanpainek ez dute balio, Jon Sigfussonen ustez. Esan du nerabeak ezin direla euren osasunaren erantzule egin; gizarteak kargutu behar duela.

Jarraitu irakurtzen

Arnasa behar duten hiriak

Maite Alustiza / 2017-10-19 / 1123 hitz

Bero uharteei aurre egiteko, ingurumena zaintzeko neurriak hartzen ari dira hainbat hiri: material islatzaileak erabiltzea, zuhaitzak landatzea, garraioari lotutako moldaketak… Euskal Herrian halako efekturik ez dagoen arren, adituek ezinbestekotzat dute estrategiak globalki lantzea.

Jarraitu irakurtzen

Izebaren sakeari ilobak egin dio orain errestoa

Edurne Elizondo / 2017-10-13 / 1169 hitz

Utzi? Ezta pentsatu ere! Ametsa betetzen ari naiz!”. 8 urte zituenean hasi zen Maite Ruiz de Larramendi pilotan. Eskuz aritzea maite zuen. Mutilekin jokatu behar izaten zuen, bertze neskarik ez zegoelako. 14 urte bete zituenean, baina, frontoietan behin eta berriz errepikatzen ziotenari so egin zion Ruiz de Larramendiren aitak, eta utzi egin zion alaba pilotan aritzera eramateari. 

Jarraitu irakurtzen