Liburuak, lasaiago bizitzeko

Xabier Mendiguren / 2019-04-02 /385 hitz

1967. urtea geroztik, apirilaren 2an ospatzen da Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen; ikastetxe eta liburutegi askok ospatzen duen urteurrena.

Kestutis Kasparavicius-ek lituanieraz idatzi eta irudiztatu du 2019ko mezua, eta Iñaki Mendigurenek ingelesetik euskaratu.

Jarraitu irakurtzen

Transexualak emakumeen kiroletan, emakumeak kaltetu?

Alvaro Martinez / 2019-03-23 / 525 hitz

Martina Navratilova tenislari ohia munduko tenislari arrakastatsuenetarikoa izan zen. Emakume homosexuala izateagatik ere ezaguna da. Azken egunotan, ordea, bere adierazpen batzuek hautsak harrotu dituzte. Bere aburuz, emakume transexualak, zehazki “emakume bilakatutako gizonak” edo “testosterona maila handia duten emakume gizonduek” emakumeen kirolari kalte egiten diote.

Jarraitu irakurtzen

Zergatik ospatzen da martxoaren 8an emakume langileen nazioarteko eguna?

Ane Miren Etxaniz / 2019-03-08 /306 hitz

Emakume langilearen nazioarteko eguna da gaur, martxoaren 8a. Gaurko egunez, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, jendarte eredu parekide baten aldarrikapena egiten da. Egin dezagun atzera baina, eta ikusi zergatik ospatzen den gaurko egunez eta zeren omenetan.

1908an lan eskubideen alde

1908ko martxoaren 8an, 120 emakume langile erreta hil ziren New Yorkek Cotton lantegian. Dirudienez, soldata baxu eta lan baldintza txarrengatik protestan ari ziren, eta lantegi barruan egiten ari ziren itxialdia uzteko, kanpotik molotov koktelak jaurti zizkieten.

1910ean proposatu

1910ean Emakume Sozialisten Nazioarteko Konferentzia Kopenhagen bildu zenean, Clara Zetkinmilitaten komunistaren eskariz, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna egitea proposatu zen. Zetkinen proposamena onartu zuten 17 naziotatik hurbildu ziren 100 emakume baino gehiagok.

1911an lehena

Aurreko urtean egindako proposamena onarturik, Alemania, Austria, Danimarka eta Suitzan ospatu zen lehen aldiz Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Martxoaren 19an izan zen orduan. Milioi bat pertsona baino gehiago bildu ziren mitin haietara. Besteak beste, emakumeentzat boto eta kargu politikoak betetzeko eskubidea eskatu zuten, lan egiteko, formakuntza profesionala eta bazterketarik ez jasateko aldarrikatu zuten bezala.

Triangleko sutea

Lehen aldarrikapen haien ostean, martxoaren 25ean, New Yorkeko Triangle fabrikan gertatu zen sutean, 146 langile, horietatik 123 emakumezko hil ziren lanean. Haietarik gehienak etorkinak ziren. Gertakari honek eragin handia izan zuen AEBtako lan legedian. Nazioarteko Emakume Langileen egunetan, behin baino gehiagotan aipatuko zen Trianglen gertaturikoa, emakumeen lan baldintza txarren salagarri.

1913 eta 1914

Errusiako emakumeek otsaileko azken igandean ospatu zuten euren eguna 1913an. Europan, martxoaren 8an bildu ziren I. mundu gerraren aurka protesta egin eta munduko gainerako emakumeei elkartasuna adierazteko.

1917ko Errusia

Gerra Handian hil ziren 2 milioi errusiarren omenez, errusiako emakumeek otsaileko azken igandea hautatu zuten “ogia eta bakea” lelopean huelga hasteko. Lau egunetara Tsarrak abdikatu egin zuen eta uneko gobernuak, martxoaren 8an, emakumezkoei botoa emateko aukera eman zien.

Martxoaren 8a

Martxoaren 8ak beste dimentsio bat hartu du azken urtetan herrialde garatuetan. Aurreko gertakari hauei egiten die, egungo arazoez gainera, gaurko egunak erreferentzia.

Euskal irainak denon ahotan

Joseba Aurkenerena / 2019-02-24 / 672 hitz

Lagunarteko euskara denon ahotan dagoen gaia da. Euskara batu formala egina dago, bere korpusa aski osatua… baina lagunartean erabiltzen dugun hizkera informalaren aldetik hutsune handia sumatzen da, hiri handi erdaldunduetan, gehienbat.

Jarraitu irakurtzen

Hartzaren eguna Donibane-Lohitzunen

Joseba Aurkenerena / 2019-02-17 / 618 hitz

Aurten ere, eta urteroko kontuari jarraituz, otsailaren 9an, larunbatarekin, hartza, mendietako leize-zuloak utzirik, Donibane Lohizuneko karriketara etorri zitzaigun. Harekin batera ibili ziren, kalez kale eta bazterrez bazter, Lapurdiko inauteria osatzen duten gainerako pertsonaia koloretsu eta miresgarriak.

Jarraitu irakurtzen

Elikadura Aukeraketa: Munduari Begiratzeko Modu Bat

Josebe Blanco / 2019-02-18 / 954 hitz

Ez dakit zuek, baina ni bizia eta heriotzaren artean bizi naiz; edo, akaso, haiek nigan bizi dira; ala, beharbada, nirekin bizi dira; ala, agian, totum revolutum nahasi bat osatzen dugu. Ez dakit. Eta zuek, zuek haien artean, apopilo dituzuela, haiekin ala nahasian bizi zarete? Ala uste duzue bikote hori urrun duzuela? Bada, azken hori bada zure kasua, sentitzen dut, baina biziko bazara, heriotza behar ondo-ondoan. Gure biziraupena eta besteen heriotza guztiz lotuta daude, alferrik ukatu egingo dugu, berdin animalia izan edo landarea izan, bakarren bat hil egingo da guk mundualdi honetan jarraituko badugu.

Jarraitu irakurtzen

Hartzaren neguloa eta euskal inauteria

Joseba Aurkenerena / 2019-02-03 / 777 hitz

Herri guztiek beren animalia  totemikoak izan dituzte, eta euskaldunon artean hartza izan da mende luzeetan mirespen eta begirunea jaso dituena. Gure arbasoen gogoan hartza zen biziaren ametsa, etengabeko gurpil ibilkaria hobekien islatzen zituena. Neguan lotan gelditzen da udaberriaren zain, Amalur berberari gertatzen zaion bezalaxe, eta hartza esnatzean lurra esnatzen zaigu. Bere loaldi eta esnatzearekin urtero errepikatzen zaigun  biziaren zikloa irudikatuz.


Jarraitu irakurtzen