Svetlana Aleksievitx bielorrusiarrak irabazi du Literaturako Nobel saria

Gorka Erostarbe / 2015-10-08 / 330 hitz

Suediako Akademiak aurrenekoz saritu du kazetaritza erreportajean nabarmendutako idazle bat. “Bere obra polifonikoa gure garaiko sufrimenduaren eta balioen monumentu bat da”, argudiatu du Akademiak. Besteak beste, Sobietar Batasun ohiko herritar askoren drama, Txernobylgo istripu nuklearraren ondotikoa, Afganistango gerra eta egungo gatazkak islatu ditu bere erreportajeetan Svetlana Aleksievitxek, errusieraz.

Jarraitu irakurtzen

LaPublika, arteak esparru publikoa sortzeko duen gune berria

Gorka Erostarbe / 2015-10-02 / 279 hitz

Bilboko Consonni arte ekoiztetxe eta argitaletxeko zuzendari Maria Murrek argi esan zuen atzo Tabakaleran egindako aurkezpenean: «LaPublika ez da artea gune publikoetan jartzea, biribilguneetan adibidez. Artearen bidez espazio publikoak sortzea da helburua, espazio horietan zer gertatzen den pentsatzea, eta pribatuaren eta publikoaren arteko mugez gogoeta egitea». Consonnik zuzentzen du LaPublika proiektua; Donostia 2016k eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak ekoizten dute, eta elkarlanean ariko dira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren fakultatearekin ere.

Jarraitu irakurtzen

Espazioak betetzeko tenorea

Gorka Erostarbe / 2015-09-10 / 1135 hitz

Hamabost urtetik gora igaro dira Donostiako Tabakalera arte garaikidearen zentro bat izateko ideia aurrenekoz plazaratu zenetik. Gorabehera asko izan dira, arduradun aldaketak, erakunde eta gobernuenak, krisiaren ondorengo murrizketa eta dimentsio berriztatzeak. Azkenean, Ane Rodriguez kultura zuzendari dela, bihar zabalduko ditu ateak ofizialki. 37.000 metro koadroko eremua hartzen du eraikinak, eta bost solairu ditu.

Jarraitu irakurtzen

«Antzinako musika ate bat da geure burua hobeto ezagutzeko»

Gorka Erostarbe / 2015-09-08 / 625 hitz

Euskal Barrokensemble taldearen abaroan, ‘Euskel Antiqua’ diskoa kaleratu zuen ekainean; antzinako euskal musikari arnasa eman dio lanak, eta aintzatespena lortu du kritikaren nahiz publikoaren aldetik.

Jarraitu irakurtzen

Xabier Erkizia, musikaria eta soinu artista: «Egun zerbait gainbaloratua badago, komunikazioa da hori»

Gorka Erostarbe / 2015-06-17 / 1.684 hitz

Audiolabek, Artelekurekin zuen lotura amaituta ere, elkartearen langintzetan buru-belarri dihardu; belarria beti adi, ingurunea behatzeko, eta burua beti martxan, jasotakoa ‘aditu’ eta zabaltzeko.

Jarraitu irakurtzen

Jose Luis Otamendi : “Uste dut tokatzen zaigula oroitze autokritiko baten ahalegina egitea”

Gorka Erostarbe / 2015-02-08 / 2.877 hitz

Norberaren eta gaurkotasun politiko-sozialaren arteko elkarguneak landu ditu beste behin ‘Kapital publikoa’ liburuan, garaiko testigantza emanez, biluzte eta kontu garbitze poetiko bat eginez, kemenez eta itxaropenez. (Igandean BERRIAn argitaratu zen elkarrizketaren bertsio luzea da hau).

Jarraitu irakurtzen