Autorik gabeko hiriak

Juan Ignacio Pérez Iglesias / 2020-04-05 / 410 hitz

2003an, auto ilaren tarifa –hirigunetik sartu, ibili edo irteteagatik ordaintzea– sartu zen Londresen, eta eragin handia izan zuen. Baina ez da kasu bakana izan; aitzitik, gero eta hiri gehiagok hartzen dituzte neurriak barne errekuntzako ibilgailuen errepideko zirkulazioa murrizteko. Zenbait hiritan, gainera, deuseztatu ere egin dute erdialdeko hiri-eremuetan, salbuespenak salbuespen.

Jarraitu irakurtzen

Kozinatzeak egin gintuen gizaki

Juan Ignacio Pèrez Iglesias / 2020-02-10 / 512 hitz

Duela hamarkada bat giza eboluzioari buruzko liburu bat argitaratu zen, eta arrakasta itzela bildu zuen. Ordutik hona, itzal gero eta handiagokoa bihurtu da, behinik behin profesionalak izan gabe, giza espeziearen bilakaeran interesa dutenen artean. Liburua Catching Fire: How Cooking Made Us Human da (espainieraz, En llamas: Cómo la cocina nos hizo humanos).

Jarraitu irakurtzen

Nerabezaroko desoreka

Juan Ignacio Perez Iglesias / 2019-12-02 / 420 hitz

Giza garunaren kanpoaldea, kortexa, entzefaloaren bolumenaren bi heren da. Hamasei bat mila milioi neurona ditu. Dakigula, ez dago beste animaliarik horrenbeste dituenik. Kortexean, pertzepzioa gertatzen da; judizio moralak egiten dira; erabakiak hartzen dira; pentsamendua sortzen da; hizkuntza egituratzen da; eta egintza kontzienteak zertzen dira, eta goi-mailako egiteko gehiago ere gauzatzen dira.

Jarraitu irakurtzen