Esan agur gidabaimena lortzeko azterketari!

Egoitz Gonzalez/ 166zbka. – 2015/10 / 495 hitz

Aparkatzerakoan atzeko kotxeari beti kolpetxoa ematen diozu?
Bidegurutzeetan ez duzu jakiten nork duen lehentasuna? Lasai, euren kabuz gidatzen dakiten kotxe autonomoak garapen bidean dira, eta adituek diotenez, bost urte barru egongo dira salgai.

Jarraitu irakurtzen

Amanita Muscaria, perretxiko psikoaktiboa

Maitane de Anitua / 166zbka. – 2015/10  /389 hitz

Itxuraz kaltegabea dirudien arren, perretxiko honekin tentuz ibiltzea ezinbestekoa da; arriskua murrizteko neurri egokiak hartu gabe kontsumituz gero oso arriskutsua izan daiteke.     

Jarraitu irakurtzen

Gorka Urbizu: “Hiru abesti berri eskainiko ditugu”

Leire Palacios / 2015-10-26  / 754 hitz

Apetatsuak dira memoriaren tiraderak efemeridetan hamar urtez atzera egin eta norberak gogoan zer daukan konturatzen denean. 2005ean IRAk armak utzi zituen eta Merkel izendatu zuten Alemaniako Kantziler. Roberto Bolañok Salambó saria irabazi zuen, hil ondoren argitaratutako 2666 nobelari esker, eta Bernardo Atxagaren Obabakoak liburua oinarri Obaba filma estreinatu zuen Montxo Armendarizek. Urte bertsuan kaleratu zituzteen Death Cab For Cutiek Plans, eta Weezerrek Make Believe, dagoeneko klasiko bilakatu diren disko parea.

Jarraitu irakurtzen

Normala ote naiz?

Ander Lertxundi / 166zbka. – 2015/10 / 372 hitz

Ingurukoekin alderatuta, sarritan, ezberdinak garela sentitzen dugu. Gorputzeko atal jakin batek berezi sentiarazi gaitzake. Gustuko pertsonarekin nahi dugun harremana jendeak izan nahi duenaz bestelakoa dela konturatu gaitezke. Baina zer da, bada, normala izatea?

Jarraitu irakurtzen

Minbizia

Idurre Eskisabel / 2015-10-29 / 465 hitz

Irrati jator batean kritikotasun eraldatzailearen goia jotzeko lehian dabiltza bi solaskide. Sistemaren eta, bereziki, sistemak alienatutako jendeen aurka ari dira egurrean, nor baino nor gehiago. Erraietaraino asaldatu ditu nonbait Madrilen berriki gertatutakoak: arropa merke saltzen duen kateatzar multinazional batek bost solairuko megadenda distiratsua ireki du kale nagusian, eta «kapitalismoaren tenplutzarra» gutxi balitz bezala, txarrena omen jendea saldoka joan dela erostera. Hainbeste, eze segurataz hesituta barrura sartzeko txandak egin behar izan dituzte gainezkatzerik gerta ez dadin.

Jarraitu irakurtzen

Basoen erabileraren harian

Iker Tubia / 2015-10-29 / 1.047 hitz

Ez da inorena, eta guziena da, era berean. Baina, guziena izateak, batzuetan, ekar dezake arazoren bat. Ez da ohikoena, baina gatazka iturri izan liteke basoa. Basoa baino gehiago, basoa erabiltzen dutenen jardunen arteko talkak. Onddo biltzaileak, ehiztariak, nekazariak, txirrindulariak… denak elkartzen dira han, eta beharrezkoa dute elkar ulertzea.

Jarraitu irakurtzen

Jarrera kritikoa

Jesus Mari Gonzalez Martinez / 2015-10-25 / 315 hitz

Teknologia berriek gure munduan arrakasta handia dute, baina kezka sortzen duena, batez ere, interneteko gehiegizko erabilera da haur eta gazteen artean, herri aurreratuenetan umeen %99k egunero darabil. Adituak ez dira ados jartzen ea erabilera mota horrek menpekotasuna sortzen duen; ikerketa serioak falta direla diote. Baina, nork egin behar du ikerketa? Sektoreko enpresek? Gobernuek? Nolanahi ere, erabileraren inguruko gogoeta bultzatu behar da, eta nerabeen jarrera kritiko eza konpontzeko “hezkuntza sistema behar dugu” esaten dute. Mirariak eskatu, negozioekin jarraitzeko.

Jarraitu irakurtzen