Emakumea zela uste zutenean, gutxietsi egiten zuten lanean

Mikel Garcia Idiakez / 2017-03-21 / 165 hitz

Bi langile: Martin eta Nicole, gizona eta emakumea, bezeroekin email bidez jarduten direnak. Martin kokoteraino dago mespretxuz erantzuten dion bezero batez; halako batean konturatu da emailak Nicole izenez bidaltzen ari dela eta okerra argitu dio bezeroari. Bat-batean, oso galdera eta proposamen onak egiten dituela hasi zaio esaten bezeroa. Orduantxe erabaki zuten Martinek eta Nicolek esperimentua abiatzea…

Jarraitu irakurtzen

Ikasgelako aniztasunak ez du berdintasuna bermatzen, baina abiapuntu ona da

Mikel Garcia Idiakez / 2017-03-13 / 210 hitz

Sexu-joera, arraza, kultur, sinesmen, gorputz… anitzak nahi ditugu ikasgelan, nahasketa aberasgarria, baina zer pentsatua eman didate Moha Gerehouren hitzok: “Jendeak dio eskoletan gaur egun jatorri eta azal kolore anitzeko ikasleak daudela eta elkarrekin hezten badira ez dela arrazakeriarik emango, baina elkarrekin egote hutsa ez da nahikoa, atzean dibertsitate politikak ez badaude. Ama, arreba… ere baditugu, eta gure gizartea oso matxista da”.

Jarraitu irakurtzen

Lehen aldiz, pertsonaia esplizituki homosexuala izango du Disneyren film batek

Mikel Garcia Idiakez / 2017-03-06 / 208 hitz

Disneyren pelikulak milioika haur eta helduk ikusten dituztela jakitun, aspaldiko eskaera da: pertsonaia homosexualak ere sar ditzatela filmetan. Kostatu zaio konpainiari, baina estreinatzear den Piztia eta Ederra obraren bertsio berriak pertsonaia esplizituki gaya izango du lehenengoz, eszena batek hala frogatzen duela aurreratu baitu zuzendariak.

Jarraitu irakurtzen

Maitasun erromantikoaren mitoak

Onintza Irureta Azkune / 2017-02-14 / 284 hitz

Bikotekiderik gabe ez zara inor; jeloskortasuna maitasunaren adierazle bikaina da; bikoteko maitasuna bermatzeko dena eman behar da… Mezu sinesgaitzak dirudite, baina egunerokoan horien zantzuak atzematea erraza da.

Jarraitu irakurtzen

Zergatik eraitsi mausoleo faxista bat

Ignazio Aiestaran Uriz / 2017-02-13 / 213 hitz

Urtarrilaren bukaeran “Zer eginen dugu Eroritakoen Monumentuarekin?” jardunaldietan parte hartu nuen, eta orduko hitzaldi batean azaldu nituen zenbait tesi adieraziko ditut era laburrean oraingo honetan, “Nafarroa Gurutzadan hildakoei” goiburupean eraikitako mausoleo erraldoia eraistearen aldekoa naizelarik.

Jarraitu irakurtzen

Xakea: Emakumerik onenak planto egin du, gizonen aurka lehiatu nahi duelako

Jon Torner Zabala / 2017-02-07 / 410 hitz

Sekula ikusi gabeko zerbait gertatu da Tradewise Gibraltar Chess xake torneoko azken errondan. Munduko emakumezko jokalari onenak, Hou Yifan txinatarrak, nahita galdu zuen Lalith Babu indiarraren aurka, bost mugimendu inozo eginda. Protesta egitea zen bere helburua, torneoan egokitu zaizkion hamar aurkarietatik zazpi emakumezkoak izan direlako, parte-hartzaileen artean nesken proportzioa askoz ere txikiagoa zenean.

Jarraitu irakurtzen