‘Euskañolaren’ psikolinguistika

Edu Lartzanguren / 2018-09-21 / 1065 hitz

«Egon naiz arratsalde osoan ‘con la mantita’». Nola liteke horrela nahastea euskara eta gaztelera? Zabarkeriatzat dute askok, baina zientzialariek esperimentua egin dute Donostian, eta, frogatu dutenez, elebidunek horrela egiteko berezko joera dute, eta eleak nekerik gabe nahasten dituzte.

Jarraitu irakurtzen

Jogurt gehienek freskagarriek beste azukre dute

Berria / 2018-09/19 / 230 hitz

900 jogurt aztertu dituen Erresuma Batuko ikerketa baten arabera, soilik jogurten %10ek dute azukre kantitate txikia. Azukre gehien dutenen artean daude organikoak eta umeentzakoak.

Jarraitu irakurtzen

Gona ala ezer ez

Iker Tubia / 2018-09-18 / 818 hitz

Azken boladan, emakume kirolarien janzkera eztabaidagai izan da tenisean. Serena Williamsi ez diote utziko erditze ondoko jantziarekin jokatzen aurrerantzean, eta Alize Corneti kargu hartu zioten kamiseta aldatzeagatik. Adituen aburuz, irizpide teknikoak ez, estetikoak izaten dituzte jantziek.

Jarraitu irakurtzen

«Hau ez da iraultza bat, garapena da»

Itziar Ugarte Irizar / 2018-09-13 / 754 hitz

Grafenoari lotuta izango da betiko Geimen izena. Berari aitortzen zaio 2004tik komunitate zientifikoa astindu duen materialaren aurkikuntza. Fisikako Nobel saridun ere egin du grafenoak. Donostian izan da asteon.

Jarraitu irakurtzen

Basamortuko berbereen aldarria

Urtzi Urrutikoetxea / 2018-09-14 / 964 hitz

Aljeriako Mzab eskualdean bizi dira mozabita berbereak, basamortuaren erdian. Gobernuak haien kontrako jazarpena areagotu du azken urteotan, amazigak direlako eta ez arabiarrak, merkataritzaz bizi direlako eta ibadismoa praktikatzen dutelako. 2015etik, okupazio militar baten pean bizi dira.

Jarraitu irakurtzen

Bernardo Atxaga, idazlea: «Idazleak ez du irudirik buruan; airea da liburuan dagoen dena»

Aitor Biain / 2018-06-15 / 682 hitz

Ez zuen filmik buruan Atxagak eleberria idatzi zuenean; «pentsamendu hutsak» baino ez ziren. Aitortu du, ordea, bere obra «erdi bizirik» ikusteak «inpresio handia» eragingo diola.

Jarraitu irakurtzen