Robinson deskonektatuta

Mariasun Landa / 2017-05-07 / 663 hitz

Zenbait adituk diotenez, interneten alderdirik erakargarrienetako bat harreman interpertsonaletarako eskaintzen duen aukera da. Hots, interneteko erabiltzaileek interes handiagoa dute komunikazioan, informazioa bilatzean baino. Herri globalak eta gaur egun plaza publikotzat dugun internetek giza harremanen beharra areagotu digu, eta horrek galderak sortzen dizkigu etengabe. Niri, oraingoan, gizakion bakardadean pentsarazi didate, berezko eta saihestezin dugun bakardade horretan. Eta Robinson Crusoe ekarri dut gogora, gizakiok naturaren erdian eta bakar-bakarrik bizirauteko dugun gaitasunaren paradigmatzat.

Jarraitu irakurtzen

Euskara lantzeak baditu aplikazioak

Garbiñe Ubeda / 2017-05-10 / 1163 hitz

Sakelako telefonoak eguneroko bizitzara iritsi direnetik, lagungarri diren tresnak gailu horietara egokitzea da erronka. Sarean dauden milioia aplikazioen artean, euskarak ere badu tokitxoa. Horietarik asko euskara ikasteko gutizia elektronikoak dira.

Jarraitu irakurtzen

Abel Barriola, Aspeko pilotaria: «Penarik ez; ni oso zoriontsu izan naiz»

Imanol Magro Eizmendi / 2017-05-02 / 1333 hitz

Azken hamarkadetako pilotari maitatuenetako bat izan da, eta, 19 urteko ibilbidearen ondoren, igandean hartuko du erretiroa. Pozik doa, pilotak eman dion guztia hari itzultzeko asmoz

Jarraitu irakurtzen

Murillotik Baratzezarretara

Iñaki Berastegi / 2017-05-03 / 1296 hitz

Nafarroako Murillo el Fruto herrian, euskarazko toponimoak dituen XIV. eta XV. mendeen arteko dokumentu bat aurkitu dute, euskara berezkoa zela frogatzen duena. Sei mende geroago, Nafarroako Gobernuak erabaki du inguru horretako herrien euskarazko izenak erabiltzea.

Jarraitu irakurtzen

Satira horixkaren arrakasta

Alaitz Armendariz / 2017-05-02 / 1128 hitz

Mundu osoan 600 atal emititu ondoren, ‘The Simpsons’ umorezko telesail ezagunak 30 urte bete ditu apirilean. Telebistako saio luzeenetariko bat da. Arrakasta handia izan du toki askotan, besteak beste, AEBetako gaur-gaurko gaiak hurbiletik jorratu dituzten pertsonaiei esker.

Jarraitu irakurtzen

Robotak eta neskameak

Garbiñe Ubeda / 2017-04-26 / 419 hitz

Europan eta Amerikan, etxeko lanetarako eta zaintzarako programatzen diren androideek Star Wars filmeko bi robot ospetsuei egiten diete keinu sarri, baina haiek ez bezala, femeninoak izan ohi dira, bai ahotsez, baita itxuraz ere. Halakoxea dugu, konparazio batera, Leenby, Cybedroïd enpresa frantziarrak katean produzitu eta momentuz 25.000 euroren truke saldu nahiko ligukeen neskame-erizain partikularra. Gerritik behera gurpilduna da, R2D2en irudira, eta gainerakoan, sasi-humanoa: ilerik gabea, dirdiratsua, metal eta plastikozkoa. Eskua estutzen omen dizu harrerakoan, eta berriketan ere aski ongi omen daki, eta galderei ganoraz erantzuten.

Jarraitu irakurtzen

Ella Fitzgerald. Txori migratzailea

Gorka Erostarbe / 2017-04-25 / 808 hitz

Ella Fitzgerald kantaria jaio zela mendea beteko da gaur. Jazzetik abiatuta, musika genero gehienak menderatu zituen ahots gaitasun berezkoaren bidez. AEBetako herri kulturaren ikonoetako bat izan zen XX. mendean

Jarraitu irakurtzen