Koopera; berrerabilpenaren bidez gizarteratzen laguntzeko proiektua

Ainara Arregi / 169zbka. – 2016/17 / 499 hitz

Gurean gero eta ohikoagoa da etxean sortzen dugun zakarra birziklatzea: beira, papera, hondakin organikoak, ontzi arinak, eta abar. Aitzitik, badira beste zenbait produktu, pixka bat txukunduz gero berriro erabiltzeko moduan izan daitezkeenak. Horixe da zehazki Mungiako Koopera Reusing Center-en egiten dutena. Egoera onean dauden arropak, oinetakoak, jostailuak, liburuak eta etxetresnak, esaterako, berriro erabili ahal izateko prestatzen dituzte, eta ondoren, Koopera gizarte sareak dauzkan bigarren eskuko dendetan saltzen dituzte.

Jarraitu irakurtzen

Irakurketa, zaletasunaz gain, eskubidea ere bada

Ainara Arregi / 168zbka. – 2015/12 / 668 hitz

Noizbait gertatu al zaizu testu bat irakurri eta ezer ulertzeko gai ez zarela ohartzea? Bada, arrazoi fisikoak, psikologikoak edota arrazoi sozialak tarteko direla, biztanleriaren %30ak ditu ulermen eta irakurketa arazoak. Gabezia horri aurre egiteko sortu zen ‘Irakurketa Erraza’ mugimendua.

Jarraitu irakurtzen

Ianire Elorriaga: “Txapelketak irabazi arren, ezin ditugu kirolarientzako diru-laguntzak eskatu”

Euskal Herriak eman duen skater profesional bakanetakoa da Ianire Elorriaga (Bakio, 1983). Basilean jokatzen zen Europako skate txapelketa sei aldiz irabazi du.

Jarraitu irakurtzen

“Hobe sekula ez banu Tourrik irabazi”

Ander Izagirre / 168zbka. – 2015/12 / 948 hitz

Nola da posible munduko txirrindulari itzulirik handiena irabazteak zorigaitza baino ez ekartzea? Frantziako Tourreko protagonisten abenturak, harropuzkeriak, traizioak, pozak, balentriak eta sorpresak bildu ditu Ander Izagirrek ‘Beruna patrikan’ liburuan. Roger Walkowiaken istorioa dugu horien artean gogoangarrienetako bat.

Jarraitu irakurtzen

Belako: “Siesta egiten dugun bakoitzean kontzertutzarra egiten dugu”

Leire Palacios / 168zbka. – 2015/12  / 2134 hitz

‘Hamen’ disko berria kaleratuko du urtarrilaren 22an Belakok. Josu Ximun Billelabeitia (Mungia, 1991), Cris Lizarraga (Bilbo, 1992), Lander Zalakain (Tolosa, 1993) eta Lore Nekane Billelabeitia (Mungia, 1994) indarberrituta datoz euren uzta emankorrari eusteko. inoiz baino argiago daukate zer eta nola egin nahi duten: kantatzarrak.

Jarraitu irakurtzen

Urtzi Odriozola: “Euskal bideo-jokoen erreferentziazko komunitatea izan nahi dugu”

Saioa Baleztena / 2015-12-05 / 442 hitz

Duela urtebete aurkeztu zenuten, Durangoko Azokan, Game Erauntsia komunitatea. Noiz eta nola suertatu zitzaizuen ideia?

2014ko udan hasi ginen. Euskal Herrian bideo-jokoen inguruan aritzen diren hainbat youtuber egon arren, bideo-jokoen inguruko zaletasuna kopartitzeko baliagarria zitekeen komunitate bat sortu asmoz zebilen lagun bat laguntza eske etorri zitzaidanean. Webgune bat egitea pentsatu genuen eta azkenean, webgune sinple bat izatetik komunitate handi bat izatera pasa gara.

Jarraitu irakurtzen