#1 The Pervert´s Guide to Ideology and so on

Jon Urzelai / 2015-11-01 / 470 hitz

Politikan gauza politikan ez dagoela zioenean, egia berdadero handi bat esaten zuen Lazkao Txikik, baina baita beste bat ahaztu ere, politikariak baitira askotan konturik ilunenak edertzearen artean adituenak. Politikan ilusioa aldarrikatzen den garaiotan, “ilusio” hitzak “iruzur” eta “jolas” hitzekin duen zerikusia gogoan izan eta irudiak atzean ezkutatzen duenaz gogoeta egin nahiko nuke blog honetan. Ilusioaren atzeko egiaz, zinearen atzean dagoen politikaz. Ametsen eta ilusioen fabrika omen den zineak, politikarekin duen erlazioa aztertzea da helburua, beraz. Hitz horien konbinazio posibleen inguruan arituko naiz: zine politikoa, zinea eta politika, zinearen politika, zinea politika gisa… Horrez gain, gai politiko eta historiko konkretuei buruzko dokumentalak ere aurkeztuko dizkizuet, badakizue, lana arintzeko. Politika fikzioa? Agian, baina saiatuko naiz.

Jarraitu irakurtzen

Gure ahots propioz

Oier Beldarrain Lazkano/ 167zbka. – 2015/11 / 327 hitz

Gazteok gure kabuz martxan jarritako egitasmoei eta egunero-egunero elkarrekin ikasi eta eragiten ari garenari ahotsa emateko tresna da ‘topatu.eus’ ataria.

Jarraitu irakurtzen

Zergatik harritzen gaitu Pariskoak eta beste bost galdera

Mikel Garcia Idiakez / 2015-11-16 / 191 hitz

Zergatik da Parisen gertaturikoa “gizateriaren kontrako erasoa” (Barack Obamak esan duen moduan), baina apenas hitz egiten den Estatu Islamikoak egunero Sirian eta beste herrialde batzuetan hiltzen duen jendeaz?

Jarraitu irakurtzen

Mende erdia maldan gora

Iker Tubia / 2015-11-17 / 1.003 hitz

50 urte igaro dira Nafarroako lehenbiziko ikastola sortu zenetik. Aurretik ere egon ziren euskarazko eskolak, baina 36ko gerrarekin batera bertan behera gelditu ziren. Iruñeko Pozo Blanco kalean hamabi haurrekin hasitako ibilbideari esker, gaur egun Nafarroako ikastolak erroturik daude.

Jarraitu irakurtzen

Euskal futbolaz

Juantxo Zeberio / 2015-11-12 / 890 hitz

Azken aldian KULTURAren (eta bidenabar euskal kulturaren) inguruko hausnarketa eta debatea pizteko beharraz hainbat forotan irakurri eta entzun dut (Beñat Sarasola eta Ainhoa Güemesen arteko elkarrizketa, Donostia 2016 egitasmoa…).

Bat nator. Herri honek herri bezala aurrera egingo badu, (beste hainbat gairen artean) kulturaren oraina eta etorkizunaren nondik norakoak denborarik galdu gabe zehaztu eta finkatu behar direla uste baitut nik ere. Baina… egia esan behar badut, gero eta nahastuago ditut normalki musika egitera bideratzen ditudan neurona apurrak.

Jarraitu irakurtzen

Irakasle, nola tratatuko duzu Pariseko sarraskia zure ikasle musulmanarekin? (Guraso, eta zuk zure seme-alabekin?)

abarquin.wordpress.com / 2015-11-15 / 583 hitz

Kulturarteko hezkuntza delakoa zer den eta zer ez den albo batera utziko dut oraingoan, baina zerbait baldin bada, bihar eta aste honetan Pariseko sarraskiaz gelan hitz egitea da. Bai, zure gelan.

Jarraitu irakurtzen

Gaztetxeak, kultur arnasgune

Gorka Erostarbe / 2015-11-15 / 1.639 hitz

Gizarte eraldaketarako tresna, harreman molde berrietarako gune, eta kultur sorkuntzarako eremu ezinbesteko. Hala ikusten dituzte sortzaileek beraiek ere. Zein dira, baina, gune autogestionatuen erronkak egun? Nola erlazionatu kultur esparru ofizialekin? Zein izen eta izan behar ditu geroan?

Jarraitu irakurtzen