Picasa aplikazioa eta argazki-zerbitzua itxiko dituzte

Sustatu.eus / 2016-02-22 / 264 hitz

Akabo. Bukatu da. Googlek beste zerbitzu bat itxiko du. Oraingoan Picasari egokitu zaio. Heriotza jakin baten iragarpena besterik ez da izan, Google Photos zerbitzua abiarazi zutenetik, bigarren mailan egon delako Picasa Googlerentzat; erdi utzita, erdi lagata. Oraingoan betiko itxiko dutela iragarri dute. Indar guztiak Google Photos sendotzeko erabiliko dituzte. Ea, behintzat, Photos aplikazioan izan duten noraeza, etengabeko aldaketekin, zuzentzeko balio duen. Picasaren web aplikazioari dagokionez, erabiltzaileen argazki guztiak Photos zerbitzura eramango dituzte (orain ere horrela egiten dute, automatikoki); desktop softwareari dagokionez, datorren martxoaren 15etik aurrera ez du mantentzen jarraituko. 

Jarraitu irakurtzen

Adi adimen artifizialarekin

Edu Lartzanguren / 2016-02-24 / 1.164

Lehen aldiz, ordenagailu batek go jokoan irabazi dio gizaki txapeldun bati. Askotan ohartarazi dute adimen artifizialaren arriskuaz, baina azken boladan jende ezagun asko esaten ari da, tartean Stephen Hawking fisikaria, benetako aukera dagoela makinek gizakiak deuseztatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Nola egin etxean BB8 droide bat eta sakelekoarekin kontrolatu

Sustatu.eus / 2016-02-18 / 180 hitz

Angelo Casimiro TechBuilder gazte filipinar teknofilo bat da. Bere Youtubeko kontuan teknologiarekin zerikusia duten hainbat bideo aurkituko dituzu. Horietan azkena da flipanteenetakoa: StarWars VII filmeko protagonista den BB8 droidearen erreplika egin du etxean, eta bere Android telefonoarekin kontrolatzen du. Horretarako, ez du beste munduko materialik behar izan; bai ordea imajinazio handia eta gaitasun teknologiko aparta. Bideo eta artikulu parean azaldu du nolakoa izan den BB8 droidea sortzeko prozesua. Zuetako inor ez da animatuko?

Jarraitu irakurtzen

Nola jarri mugak, mugarik gabeko sare bati?

Itziar Itz / 2016-02-19 / 167 hitz

Teknologia berrien gorakadak bete betean harrapatu gaitu. Guraso asko arduratuta dabiltza euren seme-alabak Interneten nabigatzeko beraiek baino erraztasun handiagoa dutela eta. Eusko Jaurlaritzak gida bat argitaratu du, Sare Sozialak zein sarean eskura daitezkeen beste zenbait informazio arriskutsuak izan daitezkeelakoan: “Seme-alabak teknologia berrien erabilera arduratsu eta seguruan hezteko gida”. Jarraitu irakurtzen

Zein dira bost urtean desagertu daitezkeen gailu teknologikoak?

Bixenta Goikoetxea / 2016-02-13 / 250 hitz

Zein dira bost urtean desagertu daitezkeen gailu teknologikoak? horra hor, erantzutea proposatzen dizuedan galdera. Bost urtean asko alda daiteke mundua, eta asko aldatu da azken bost urteetan ere. Azkue fundazioak argitaratutako post batean ausartu dira  desagertuko diren hainbat gailu identifikatzen:

Jarraitu irakurtzen