Egia da: gezurra erakargarriagoa da egia baino

sustatu.eus / 2018-04-06 / 238 hitz

Gezurrak bizitza laburra ei du, baina tira, guztiok dakigu zein erraz zabaltzen diren gure herriko txutxumutxuak lagun eta ezagunen artean. Bada, sarean ere antzeko zerbait gertatzen dela erakutsi du orain gutxi Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa batean. Twitterreko datuak erabiliz, ondorioztatu dute gezurretako albisteak, fake newsak, benetakoak baino bizkorrago hedatzen direla. Arinago eta urrunago. Albiste bat gezurrezkoa bada, benetako bat baino %70 aldiz errazago zabalduko da Twitterren.

Jarraitu irakurtzen

Ezabatu zure arrastoa internetetik

Nakor Gonzalez / 2018-03-20 / 334 hitz

Interneten, onera eta txarrerako, dena gordeta gelditzen da; geure bizitzan zehar utzitako oinatzak begi bistan daude edonorentzat, eta horrek maiz bizitza bera baldintzatzen digu. Saretik norberaren arrastoa ezkutatzea eskubide bat da, egun bermatua ez dena. Zaila da egikaritzea baina ez erabat ezinezkoa, pauso batzuk jarraituz gero.

Jarraitu irakurtzen

Etorkizuna aurten da

Edu Lartzanguren / 2018-03-21 / 1375 hitz

2018. urtea mugarritzat edukiko duten hamar teknologien zerrenda argitaratu du Massachusetts Institute of Tecnologyk. Askok eztabaida sortuko dute.

Jarraitu irakurtzen

Ilusioa benetako oholtzan

Iker Tubia / 2017-12-12 / 1066 hitz

Berriak ez badira ere, hologramei bestelako erabilerak ematen hasiak dira. Japoniako abeslari arrakastatsuenetako bat holograma bat da: Miku Hatsune. Arte eszenikoetan ere ari dira sartzen horrelakoak, baita robotak ere. Ilusioa eta errealitatea elkarrekin dantzan.

Jarraitu irakurtzen

Zu ere ehuneko hauen barruan zaude?

Azkue Fundazioa / 2017-11-13 / 214 hitz

Ohera sartu aurretik mugikorra kontsultatzen duenetakoa al zara? Jaiki bezain laster alarma isilarazi eta lo zeunden bitartean zer gertatu den begiratzen al duzu? Euskaldunen %54ak du hori egiteko ohitura, hau da, Euskal Herriko biztanleen erdiak baino gehiagok. Eta kasu honetan ere, Espainiako datuak altuagoak dira; hamar espainiarretatik zazpik egiten baitu lo mugikorra gau-mahaian duela.

Jarraitu irakurtzen

Every Noise at Once: aurkikuntza musikalak egiteko tresna

Azkue Fundazioa / 2017-10-23 / 264  hitz

Argi dago jende askoren afizioa dela musika, baina beti musika bera entzuteaz gogaitzeko arriskua izaten da. Hori ekidin eta artista berriak ezagutzeko aukera ematen du Every Noise At Oncek.

Jarraitu irakurtzen