Zinema: ‘Mustang’

Uxue Arzelus / 2016-03-30 / 295 hitz

Zuzendaria: Deniz Gamze Ergüven

Urtea: 2015

Herrialdea: Frantzia, Turkia eta Alemania

Turkiako herri txiki batean osaba eta amonarekin bizi diren bost ahizpa umezurtzen istorioa kontatuko digu Mustang filmak: Lale (Günes Sensoy), Nur (Doga Zeynep Doguslu), Selma (Tugba Sunguroglu), Ece (Elit Iscan) eta Sonay (Ilayda Akdogan). Hamabi eta hamasei urte arteko neskatoak hondartzan mutil batzuekin jolasean ikusi ondoren, jarrera inmoral hori zuzentzen saiatuko dira osaba eta amona, eta pixkanaka, etxea kartzela bihurtzen joango da. Etxekoandre eta emazte izaten irakatsiko diete, eta eskolara joan ordez, etxean geratuko dira sukaldatzen eta josten ikasten.

Jarraitu irakurtzen

Aloña Braceras: «Pentsatu behar dugu zer kontsumo egiten dugun»

Iñaki Lasa Etura / 2016-04-08 / 502 hitz

Bracerasek ohartarazi du Kongon ustiatutako mineralak dituzten telefonoak erosita Afrikako herrialdean gatazka armatua sustatzen dela.

Jarraitu irakurtzen

Pauso bat elkartasun bidean

Ihintza Elustondo / 2016-04-07 / 994 hitz

Errefuxiatuei laguntzeko, hainbat kanpaina abiarazi dituzte Euskal Herrian. Besteak beste, Kabi Etxeetan ume-eramaileen bilketa egiten ari dira; Zaporeak egitasmoa egunero otordu bat izango dutela ziurtatzen saiatzen da, eta Donostia Kultura katiuskak jasotzeaz arduratzen da.

Jarraitu irakurtzen

‘Euskaldun berriaren’ etiketak

Garikoitz Goikoetxea / 2016-04-05 / 1194 hitz

Euskara etxean jaso ez duten euskaldunak gero eta gehiago dira. 34 urte baino gutxiagoko euskal hiztunen artean, erdiak baino gehiago. Haien pertzepzioak aztertu dituzte, eta desberdintasunak agertu dira adinaren eta gaitasunaren arabera. ‘Euskaldun berri’ kontzeptuaren erabileran ere bai.

Jarraitu irakurtzen

«Gazteok ere ari gara berdintasuna lantzen»

Aitor Biain / 2016-04-05 /611 hitz

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak barne diagnostikoa aurkeztu du. Erakundea osatzen duten gazteek genero berdintasunaren inguruan zer ikuspegi duten jakin nahi izan dute azterketa horren bitartez.

Jarraitu irakurtzen

Kontziliazio parekidea lortzeko sei neurri eraginkor

Mikel Garcia Idiakez / 2016-04-04 / 718 hitz

Seme-alaben zaintzaren eta lanaren artean kontziliazioa lortzeko, eta kontziliazio hori gizon eta emakumeek maila berean partekatu dezaten, eredu ona izan daitezke Suedian hartu dituzten neurriak. Salvados telebista saiotik jaso ditugu:

Jarraitu irakurtzen

“NotFound” Proiektua: aprobetxatu zure webguneko errore orriak

Sustatu / 2016-04-04 / x hitz

Ezagunak dira NotFound edo 404 orriak: webgune batean helbide oker bat jartzen duzunean zerbitzariak bueltatzen duen helbide orria da NotFound edo 404 kodea duen orria. Normalean mezu labur bat erakusten dizute webgunerik gehienetan (“Zuk eskatutako orrialdea ez da existitzen” edo “Page not Found” modukoak). Orain, orrialde horiek helburu on baterako aprobetxatzeko aukera ematen du NotFound proiektuak: galdutako umeen argazkiak erakutsiz, aurkitzen laguntzeko.

Jarraitu irakurtzen