Ez musukatzeko exijitu dio emakume batek lesbiana bikote bati billabesan

Euskalerria Irratia /  2016-01-12 / 120  hitz

Ohar bat eman zion hiri garraioan zebilen emakume batek lesbiana bikote bati, gainontzeko bidaiariak “molestatzen” ari zirela esanez eta “errespetua” eskatu zien. Sare sozialetan salatu du nesketako batek gertatutakoa.

Jarraitu irakurtzen

Transfobia eta homofobia: hezitzaileon eginkizunaz

2016-01-09 / Amelia Barquin / 767 hitz

Demagun gure umea ez dela janzten bere generoarengatik askok espero duten bezala, demagun bere zaletasunak ere ez direla espero direnak, edo bere generoko norbaitek erakarria sentitzen dela… eta demagun hori guztia agerian dagoela, ez duela soilik bere logelako intimitatean adierazten (ume batzuei irakatsi baitiegu haien logelan edo etxean daukaten askatasuna kalean ez erakusten, zuhurtziaren izenean). Eta umea eskolara bidali behar dugula. Sentituko gara untxi bat txakalez betetako oihanera bidaliko bagenu bezala?

Jarraitu irakurtzen

Ipuinlari: Ipuinak sortzeko app berria

ekintech / 2016-01-04 / 103 hitz

Ekintech Smart Solutions izeneko enpresak kaleratu berri du ipuinlari ipuinak sortzeko app berriaIpuinlari, ipuinak sortzeko tresna da. Etxeko umeek erabili dezakete ipuinak sortzeko bere ahotsekin, irudiekin eta haiek aukeratutako kontairekin.

Jarraitu irakurtzen

Emakume ahotsa, zerbitzari lanerako aproposa

Mikel Garcia Idiakez / 2015-12-21 / 270 hitz

Konturatu al zara? Telefono mugikorretako laguntzailearen ahotsa (Siri iPhonean, Cortana Microsoften, S Samsungen, Google Now Androiden), GPSetakoa, tren eta aireportuetako iragarpenetakoa, erantzungailu automatikoena… emakume ahotsa da gehienetan, zerbitzari lanerako ahots aproposena emakumeena bailitzan.

Jarraitu irakurtzen

“Eguberrietan zabaltzen den mezu nagusia da erosi egin behar dugula”

Edurne Elizondo / 2015-12-18 / 595 hitz

Iruñeko Alde Zaharreko Eguberrietako argietatik urrun, jai horrekin lotutako bertze azoka batek zabaldu zituen ateak joan den asteartean: Emausko Trapuketarienak. Bigarrenez jarri dute martxan, aurten, Arga ibaiaren karrikan duten Triki Traku dendan. Goiz eta arratsaldez egonen da zabalik, hilaren 31 bitarte. Salmentaz harago, egunotako kontsumoaren inguruko gogoeta bultzatu nahi dute trapuketariek azokaren bidez. Hori nabarmendu du Idoia Etxeberria erakundeko kideak (Iruñea, 1975), eta azokara deitu ditu herritarrak. Jostailu bat baino gehiago eros dezaten.

Jarraitu irakurtzen

Ikasle pisuak hilean 55 euroren truke

Bixenta Goikoetxea / 2015-12-16 / 136 hitz

Ikasleentzako alokairuak hilean 55 euroren truke. Ez da eskaintza makala. Graduondoko 55 ikaslek hartzen dute parte Bilboko Udalak, EHUk eta Deustuko Unibertsitateak sustatzen duten ‘Gazte solidarioak’ programan.  Alokairu partekatuko pisuak 55 eurotan auzo proiektu komunitarioetan laguntzearen truke.

Jarraitu irakurtzen