Indarkeriaren jatorria

Gaztezulo / 2017-11-21 / 228 hitz

Emakumeen aurkako indarkeria ez da iraganean gelditutako kontua; belaunaldi berriek, zoritxarrez, indarkeria hori ikasi dute, eta egungo nerabeek ez dituzte atzean utzi emakumeen aurkako jazarpen ohiturak. Indarkeria praktikatzeaz gain, nerabe asko ez dira emakumeen aurkako jazarpenaz ohartzen, ez dute detektatzen; azken ikerketen arabera, gaiari gehiegizko garrantzia ematen zaiola uste dute askok, eta jeloskor izatea, hitzez min egitea edota mugikorra zelatatzea bezalako jarrerak ez dituzte eraso sexista moduan ulertzen.

Jarraitu irakurtzen

Ez beti da ezetz (Baita Nairobin ere)

Gaztezulo / 2017-10-30 / 190 hitz

‘No means no Worldwide’ ekimenak munduko eskoletan indarkeria sexistarekin amaitzeko egiten du lan; Nairobin sekulako aurrerapausoak eman dituzte.

Jarraitu irakurtzen

Anna Frank irain bezala baliatzeagatik, haren testigantza estadioan entzun beharko dute Lazioko ultrek

Jon Torner Zabala / 2017-10-25 / 193 hitz

Kokatze aldera: Lazio eta Erroma futbol taldeko ultrek gorroto dituzte judutarrak… besteak beste. Hiriburuko taldeak dira biak, eta estadio berean jokatzen dute, asteburu batean batak, hurrengoan besteak. Erromatar ultrek hego-harmailan ikusten dituzte partidak, iparraldekoan Laziokoek.

Jarraitu irakurtzen

Danimarkako futbol selekzioko neskak greban, haien baldintzengatik protestan

Jon Torner Zabala / 2017-10-22 / 70 hitz

Danimarkako emakumezkoen futbol selekzioak iragarri du ez duela Munduko Txapelketarako sailkapen faseko Suediaren aurkako partida jokatuko, larunbat honetan. Soldata igoera eta partiduen atarikoetan DBU Danimarkako Futbol Federazioren kontratupean aritzea eskatzen dute jokalariek, eta haien eskaerak betetzen ez direla-eta, greba egitea erabaki dute.

Erabaki horrekin, Danimarkako selekzioa 2019ko Munduko Txapelketatik at gera daiteke, Philip O’Connor Independent egunkariko kazetariak nabarmendu duen moduan. Kolpe latza litzateke, baina emakumeek hautu hori egin badute…

Dopina borrokatzeko kirolariei mikrotxipak ezartzea proposatu dute

Jon Torner Zabala / 2017-10-16 / 200 hitz

Mundu osoko kirolari olinpikoak biltzen dituen World Olympians Associationerakundeko zuzendari Mike Millerrek egin du proposamena: “Maite ditugun txakurrei txipak ezartzen badizkiegu eta kalterik egiten ez badute, zergatik ez ditugu kirolariekin erabiltzen, dopatzen ote diren jakiteko?

Jarraitu irakurtzen

Soldata bera Norvegiako selekzio maskulino eta femeninoarentzat

Gaztezulo / 2017-10-11 / 152 hitz

Gizonezko futbol jokalariek beren soldataren zati bati uko egingo diote, emakume jokalarien nominarekin berdintzeko.

Jarraitu irakurtzen