«Adimen batzuk ez dira lantzen eskolan»

Iker Tubia / 2015-09-29 / 626 hitz

Madrilen ikasitakoa Iruñera ekarri, eta Hegan&Dream sormen espazioa sortu zuen 2012an. Jolas tailerrak dituzte 3 urte bitartekoentzat, eta sormen tailerrak 8 urte artekoentzat.

Jarraitu irakurtzen

Hezur-haragizko ordenagailua

Iñaki Lasa Etura / 2015-09-25 / 879 hitz

Informazioa oroimenean atxikitzeko abilezia berezia dute memoria azkarra erabiltzen dutenek, eta edonork egin dezake hori, burmuina garatuta. Egunerokoan ere baditu onurak: hezkuntza arloan eta buruko osasunean.

Jarraitu irakurtzen

«Ikastetxe bakoitzak ahal duena edo nahi duena egin du PAIrekin»

Garikoitz Goikoetxea / 2015-09-20 / 1.336 hitz

Abantaila handi batekin heldu da Nafarroako Hezkuntza kontseilari postura Jose Luis Mendoza (Carcar, Nafarroa, 1954): urteetan izan da irakasle. Oso ondo ezagutzen du arloa. Ikasturte hasierako ekitaldiaren ondoren hartu du kazetaria, bulegoan. Hiru bandera ditu mahai alboan: Nafarroakoa, Europakoa eta Espainiakoa. Halere, departamentuan ari dira beste gauza batzuk aldatzen. BERRIA jasotzen dute orain. Kazeta honetako kazetariak ere bai: Jose Iribasen lau urteko betoaren ondotik, Nafarroako Hezkuntza kontseilariari egindako lehen elkarrizketa da.

Jarraitu irakurtzen

Ikasturte berria

Marian Iriarte / 2015-09-13 / 215 hitz

Beste behin ere iritsi da ikasturte berriaren hasiera. Haur txikiak urduri, batzuk negarrez, beste batzuk ilusioz… Gaztetxoak lasaiago, lagunak ikusteko gogoz, baina beharbada ikasteko gogo gutxiagorekin. Eta niri ere ikasturte berri honetan ikasleen aurrean egoteko lehenengo eguna iritsi zait.

Jarraitu irakurtzen

Euskaraz hasi dute ikasturtea

Maddi Ane Txoperena Iribarren / 2015-09-02 / 756 hitz

Gurasoen eskutik helduta, pauso bizian doaz umeak errepide bazterreko espaloitik. Zaku eta oinetako koloretsu berriak, lagunak ikusteko irrika, azkeneko galdera urduriak… Oraindik goizeko bederatziak ere ez direla, irri eta malko nahasketa bat da Basusarriko (Lapurdi) erdigunea. Frantsesez ari dira heldu zein ume gehienak, eta ez dirudi ikastolarako biderik hartuko duenik inork. Irudipen hutsa da, ordea: eskola publikotik hurbil dagoen ikastola berrira abiatu baitira horietako batzuk. Bederatzi haur dira guztira, gehienak Arrangoitzeko (Lapurdi) eta Basusarriko familia frantsesetakoak. Baina eraikin txikian euskarazko ingurune batean murgilduko dira laster, Seaskak ireki berri duen ikastola txikiari esker.

Jarraitu irakurtzen