Euskarazko ‘on line’ unibertsitate bat sortzea proposatuko du UEUk

Garikoitz Goikoetxea / 2016-06-01 / 1072 hitz

Kataluniako UOC unibertsitatea hartu du eredu modura, eta lankidetzan ari da harekin. Ikerketa egin du eskariaren inguruan, eta graduko ikasketak eskaini asmo ditu. Erakundeei elkarlana galdegin die.

Jarraitu irakurtzen

Alzola “basque water”

Patxi Azparren / 2016-05-30 / 297 hitz

Gure aiton-amonak bezala, ez naiz bereziki urzalea, baina uda partean likido gardenaren beharra gehiago sumatzen dut. Katalunia aldean oporretan egon naizenetan, litroka edan ohi dut eta hainbat komeria izaten dut, iturrietako ura biziki txarra baita han. Katalunian serio aztertu beharko dute independentzia prozesuan nola geldiarazi zenbait pribatizazio prozesu, eta horietako larriena, uraren pribatizazioa, eskualde askotan ur edangarria lortu ahal izateko supermekatuera jo behar delako, derrigorrez.

Jarraitu irakurtzen

Itsasoz bestaldeko anaiak eta arrebak

Edu Lartzanguren / 2016-05-27 / 1.148 hitz

Euskaratik eratorritako hitzak daude Amerika iparraldeko mi’kmaq lehen nazioaren hizkuntzan. Egin dira filmak euskaldunen eta haien arteko harremanez, espedizioak eta haurrentzako ikuskizunak, baina topikoak gainditzeko ikerketa gutxi. Hori aldatzen ari da: hango eta hemengo adituak informazio trukean dabiltza.

Jarraitu irakurtzen

Euskarazko azpidatziekin ikus daitezke Movistar+eko 40 telesail

Urtzi Urkizu / 2016-05-19 / 301 hitz

Movistar+ ordainpeko plataformako harpidedun guztiek aste honetatik aurrera film eta telesail ugari jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpidatziekin ikusteko aukera dute. Azpidatzien aukera hori katalanez eta gaztelaniaz ere badute harpidedunek, satelite bidez telebista eskaintza ikusten dutenek zein zuntz bidez kanalak jasotzen dituztenek.

Jarraitu irakurtzen