Trantsizio Energetikoaren alde

Iñaki Barcena Hinojal / 2015-12-10 / 769 hitz

Desberdintasunak gero eta handiagoak izan arren, garapen sozioekonomikoari dagokionez, gure herrialdea munduko mailarik altuenean dago. Munduko Iparralde Globala deritzoneko gainerako herrialdeek bezala, ekoizteko eta kontsumitzeko gaur egun dugun eredua iraunezina da ingurumenaren ikuspuntuaren arabera, baliabide mugatuko planetan ezin delako mugagabeko hazkunderik egon eta aldaketa klimatikoaren eragile nagusiak diren erregai fosiletan oinarrituta dagoelako.

Jarraitu irakurtzen

Birziklapenean, Europa atzeraka

Jon Rejado / 2015-12-02 / 718 hitz

Europako Batzordeak atzera egin du. Hondakinen birziklatzea eta berrerabiltzea handitzeko zenbait proposamen landu zituen 2014an. Ordea, iazkoaren bertsio lauso bat eztabaidatuko eta bozkatuko dute gaur. Besteak beste, hondakin organikoa sailka biltzeko derrigortasun data kendu du. Halaber, hainbat helburu apaldu ditu; batzuetan 2008an zehaztutako helburuak ere lausotu ditu.

Jarraitu irakurtzen

Kutsatzaileenen multzoan

Iñaki Petxarroman / 2015-11-29 / 1.465 hitz

Europako Batasuneko CO2 isurketen %0,5 inguru eragiten dituzte euskal herritarrek. Herritar bakoitzak egindako kutsadurari erreparatuta, baina, herrialde kutsatzaileen pare dago, Europako Batasuneko batez bestekoaren gainetik.

Jarraitu irakurtzen

«Beharrezkoa da beste mundu bat»

Nagore Etxeberria / 2015-11-20 /613 hitz

Elikaduraren gurpilean sartuta bizi da Daniel Lopez (Madrid, 1975). Gereziondoz beteriko lur sail txiki bat du Jerte ibarrean, Caceresen (Espainia). Baratze txiki baten jabe ere bada; handik ateratzen ditu eguneroko elikagaiak. Nekazaritza, elikadura eta produkzioa ditu bere kezka iturri nagusiak, eta ordu asko eskaini dizkio egungo produkzio ereduari aurre egingo dioten elikagaiak sortzeko bestelako moduak aztertzeari. Horietako mordoxka bat Producir alimentos. Reproducir comunidad liburuan bildu du. Atzo, Donostiako Kaxilda liburu dendan izan zen, liburuari buruz solasean.

Jarraitu irakurtzen

Bada bizitzeko beste modurik

Iker Tubia / 2015-11-10 / 1210 hitz

Goizean goiz esnatu eta lotara joan arte. Bada alternatibarik. Hori erakutsi nahi izan zuten Bilbon iragan urriaren 24an. Baina alternatiba, zerena? Sistema kapitalista globalizatuaren menpekotasunarena. «Ezin da deus egin» esaldiari buelta eman, eta egunerokoan urratsak egitea da hainbat proiektuk eskaintzen dutena. Nolakoa litzateke egun alternatibo bat?

Jarraitu irakurtzen

CO2 isuriek goia jo dute

Eskeine Legorburu / 2015-11-10 / 464 hitz

Hiru aste barru hasiko da Parisen klima aldaketari buruzko COP21 goi bilera. Historikotzat jo dute, bertan zehaztuko baitituzte berotegi efektua geldiarazteko neurriak. Asmoa argia da: 2100 urterako planetaren beroketa 1,5 eta 2 gradu artekoa izatea. Adituen arabera, neurririk hartu ezean hiru eta lau gradu artean egingo du gora tenperaturak. CO2 isuri igarpenek goia dute eta Munduko Meteorologia Erakundeak alarma guztiak piztu ditu. gasen isuria gelditu ezean, ondorioak «oso kezkagarriak» izan daitezkeela ohartarazi du.

Jarraitu irakurtzen

«Bestelako energia bat sortzeko ideietan egin behar da indarra»

Eskeine Legorburu / 2015-11-06 / 668 hitz

Gaur egungo energia ereduak ikusirik, autokontsumoa indartzeko alternatibak sortzea da Energia Gara taldearen helburua. Som Energia kooperatiba katalanaren barruko taldea da, eta poliki ari dira bidea egiten, baina ezarritakoa ikusirik bestelako aukerak badaudela erakusten ari dira.

Jarraitu irakurtzen