10.000 liburuko katalogo digitala osatu du bere lehen urtean eLiburutegiak

Iñigo Astiz / 2015-11-26 / 295 hitz

“Arrakasta”. Baikorra da Eusko Jaurlaritzak eLiburutegia egitasmoaren lehen urteaz egiten duen balorazioa, eta aipatu du izandako arrakastaren klabe nagusia ere: katalogo zabala eskaintzea. Guztira, 9.268 liburu digital maileguan jasotzeko aukera eskaintzen du Euskadiko Liburutegi Digitalak: 8.596 gaztelaniaz eta 582 euskaraz. Gaur urtebete bete du zerbitzuak, eta, denbora tarte horretan, orotara, 27.438 mailegu egin dituzte 7.338 erabiltzailek. Hurrengo urteetan katalogoa zabaltzen jarraitzea da Jaurlaritzaren asmoa, baita erabiltzaile berriak erakartzea ere. Munduko hamaika txokotan dauden euskal Etxeetako kideei ere zabalduko diete, adibidez, maileguak jasotzeko aukera horretarako.

Jarraitu irakurtzen

«Fikzioa idazkuntzan dago»

Juan Luis Zabala / 2015-11-25 / 805 hitz

Pankreako minbizia diagnostikatu zioten Anjel Lertxundiren Zu nobelako Zu pertsonaiari 2012ko ekainaren 19an. Horrek bizitza errotik eta erabat aldatu zien hala Zuri nola haren senarrari. Senarra idazlea da, eta diagnostikoaren ondoren errealitate horri aurre egiten —errealitate hori onartzen eta errealitate horretara egokitzen— saiatzen da idazketaren bidez. Senarrak, emazteak diagnostikoa jaso ondoren hasita, hainbat urtez idatzitako testuek osatzen dute Zu nobela (Erein).

Jarraitu irakurtzen

Euskal booktuberren lehen hazia landatzen hasi gara

Galtzagorri Elkartea / 2015-11-11 / 759 hitz

Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura elkarteak eta Galdakaoko Udaleko Euskara zerbitzuak euskarazko lehen booktube lehiaketa jarri dute martxan: Galdakaoko I. Booktube Lehiaketa. Bertatik sortuko dira euskarazko lehen booktuberrak eta Galdakao eta galdakoztarrak aitzindari izango dira mundu mailan gazteen artean sekulako arrakasta izaten ari den fenomeno kulturala euskarara ekartzen. Lehiaketa herri mailakoa izango da eta bertako DBHko ikasleek (12-16 urtekoek) hartuko dute parte.

Jarraitu irakurtzen

Aizu: Should Pinilla be taught at ikastetxe-ikastola?

Iñaki Bastarrika-Izagirre / 2015-11-11 / 353 hitz

Ramiro Pinilla idazlearen lanak irakatsi behar ote dira euskal ikastetxeetan? Horixe da egiten dudan galdera. Galdera hori nondik sortu zaidan argi esango dut. Should Shakespeare be taught in Africa? izeneko artikuluaren haritik sortutako galdera da.

Jarraitu irakurtzen

Liburutegiak biziberritzeko bultzada

Ainara Arratibel / 2015-11-11 / 1200 hitz

Urtebete igaro da liburutegietan formatu digitaleko liburuen mailegua eskaintzen hasi zirenetik. Horrek liburutegi eredua berriz pentsatzea ekarri du, eta espazio moduan eraldatzea. Hasi besterik ez da egin bidea.

Jarraitu irakurtzen