Adiskidetasunaren neurozientzia

Ziortza Guezuraga / 2019-01-21 / 618 hitz

Adiskidetasunaren oinarrian garunak daude. Ikerketa baten arabera, homofilia maila neuralean ere gertatzen da. Adiskidetasuna interesak partekatzea baino gehiago da, mundua hautemateko eta informazio hori prozesatzeko modua ere bada.

Jarraitu irakurtzen

Txillardegi, euskara batuaren aita

Jean Louis Davant / 2019-01-16 / 394 hitz

Txillardegiri etiketa bat jartzekotan, poliaintzindaria zela erran nezake, zeren aitzindaria izan zen lauzpabost alorretan: frankismo denborako abertzale berria, sozialista librea, Iparraldekoen lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa, bide berrien urratzailea.

Jarraitu irakurtzen

Ez ukitu nire maskulinitatea!

Mikel Garcia Idiakez / 2019-01-17 / 255 hitz

Sexismoan, genero indarkerian, bullyingean gizonok dugun ardura fokupean jarri du iragarki batek (behean bideoa) eta gizon asko neurrigabe mindu, asaldatu eta amorratu dira. Youtuben boto negatibo izugarria du dagoeneko iragarkiak, produktua boikotatzera deitu dute eta barkamena eska dezala exijitu. Txikitatik jaso ditugun genero rol eta botere posizioa birpentsatzea baino erosoagoa da “denak ez gara gaiztoak” leloa errepikatzea.

Jarraitu irakurtzen

Loti ederra noiz iratzarriko zain

Zihara Jainaga Larrinaga / 2019-01-15 / 1090 hitz

Neguko hilabeteetan eguzki argi gutxi izaten da zirkulu polar artikoaren gainetik dauden latitudeetan. Alaskako Utqiagvik herriak, esaterako, 50 egun baino gehiago daramatza iluntasunean. Ipar hemisferioko herritarrak ohituak daude beren errutina berezi eta hotzetara.

Jarraitu irakurtzen

Zero

Nerea Segura / 2018-12-03 / 413 hitz

Zeroa edo hutsa minus bat eta bataren artean dagoen digitua da. Zenbaki osoa ote den matematikariek ez dute argi. Dietista-nutrizionistok, aldiz, argi dugu: zenbaki arrunta da; arruntegia merkatuko apaletan. Zenbat zero dituzu sukaldean? % 0 koipeak, % 0 azukreak, % 0 edulkoratzaileak edota triple zero, hirurak batzen dituenak. Bada, horien nutrizio-balioa ere, hutsa.

Jarraitu irakurtzen