“Wifiaren eta gaixotasunen artean ez dago loturarik”

Kattalin Barber / 2017-09-22 / 677 hitz

Uhinez inguraturik bizi gara, eta haien beharra du egungo gizarte modernoak. Haatik, uhin elektromagnetikoak kaltegarriak izan daitezkeela eta, kezka badago. Bereziki, wifiaren inguruan sortu da ardura. Joaquin Sevilla (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1963) fisikan doktorea eta NUPeko irakaslea da; uste ezkorrak ezabatu nahi ditu, eta, Javier Armentia Iruñeko Planetarioko koordinatzailearekin batera, hitzaldia emanen du hilaren 27an, Iruñeko Ingurumen Heziketarako Museoan.

Jarraitu irakurtzen

Aurpegi-errekonozimendu teknologiaren erabilpen ezberdinak

Azkue fundazioa / 2017-09-14 / 294 hitz

Polygram argazkietan oinarritutako sare sozial berri bat da. Erabiltzaileen erantzunak  neurtzen ditu aurpegiren keinuak errekonozitzeko adimen artifiziala erabiliz;  hau da, erakutsitako argazkiek zure jarraitzaileengan sortzen duten erreakzioa erakusten dizu. Momentuz, sare sozial berri hau bakarrik IOS-erakodago erabilgarri.

Jarraitu irakurtzen

Makinek edozertan gaindituko gaituzte 2060. urterako

Sustatu.eus / 2017-06-01 / 320 hitz

Duela 20 urte oso ezagun egin zitzaigun Deep Blue makina: xake txapeldun bati (Gari Kasparovi) irabazi zion lehenengo ordenagailua. Albiste izan zen, “makina gizakia baino hobea” bihurtu zelako lehenengoz, nolabait esateko. Nola zitekeen robot bat gizakirik argiena baino argiagoa izatea? Bada, 20 urte geroago ez dugu horrelako galderarik egiten, eta badakigu makinak, ordenagailuak eta robotak, gizakia baino hobeak eta inteligenteagoak direla hainbat gauzatan.

Jarraitu irakurtzen

Pornografiari zuzenean begira

Iker Tubia / 2017-05-31 / 803 hitz

Teknologia berriek esku-eskura jarri dituzte eduki pornografikoak, baita nerabeentzat ere. Pornografia hegemonikoak azaltzen dituen balio, rol eta jarrerak ontzat har ditzakete, sexu heziketa onik ez badute. Horregatik, kezka agertu dute hezitzaile batzuek.

Jarraitu irakurtzen

Non aparkatu nuen autoa?

Sustatu.eus / 2017-05-26 / 184 hitz

Ibilgailua kalean uzten duten askoren eguneroko buruhaustea. Non utzi nuen atzo nire autoa? Badira, nola ez, horretarako sortutako hainbat aplikazio. Eta duela gutxi, Googlek ere jarri du aukera hori GMaps tresnan

Jarraitu irakurtzen

Ongizate sarea, jomugan

Jon Rejado / 2017-05-28 / 1311 hitz

Interneterako loturek funtsezko zerbitzuen kudeaketa erraztu dute: osasun arloa, ur hornikuntza, energia… Sarea gero eta pisu handiagoa hartzen ari dela, ‘Wanna Cry’ malwarearen erasoa heldu da, eta hausnarketarako bideak eragin ditu: segurtasuna, arriskuak, zibermenpekotasuna…

Jarraitu irakurtzen

24 ordu deskonektatuta

Jon Fernandez / 2017-05-28 / 1558 hitz

Imajinatu egun oso bat Internetik gabe. Aukera gertaezina da, adituen arabera, baina irudikatze hutsak agerian uzten du gaurko bizimoldearen zibermendetasuna. Balizko egun hori osatu du BERRIAk, EHUko Jesus Ibañez segurtasun informatikoko adituaren eta Maialen Garmendia soziologoaren laguntzarekin.

Jarraitu irakurtzen