Elhuyar aldizkaria / Ana Galarraga Ayestaran / 230 hitz
Jarraitu irakurtzenKategoriaren artxiboa: Zientzia
Entzumen absolutua, belarri finen gaitasuna
Uxune Martinez / 2021-04-12 / 594 hitz
Mozartek entzumen absolutua zuen. Gaitasun honek botere harrigarri bat eman zion eta zazpi urte eskasekin, Salzburgoko gortean zeuden musikarien akatsak zuzentzeko gai zen. Mozartek soinu bat entzuten zuen eta zehatz-mehatz zekien zein nota zen. Gainera, egun batetik bestera soinu zehatzak gogoratzeko gai zen, inolako erreferentzia osagarririk gabe eta zehaztasun handiz. Musikari klasikoek entzumen absolutuaren gaitasuna errazago garatzen omen zuten, txiki-txikitatik jasotzen baitzuten musika entrenamendua, eta horrek laguntzen zien. Hala ere, entzumen absolutua ez da ohikoa gizakietan. Bai ordea, animalia batzuen artean.
Jarraitu irakurtzenAfarien ordainketak joko matematikoen bidez aztertuz
Josu Doncel /2021-03-22 / x hitz
Jatetxe batean zein plater eskatuko dugun aurreikusi daiteke. Horretarako, joko-teoria erabili daitekeela ikusiko dugu.
Jarraitu irakurtzenKolore morea eta koloratzaile sintetikoen iraultza
Leire eta Ainara Sangroniz / 2021-03-08 / 507 hitz
Zergatik da kolore morea emakumeen berdintasunaren adierazle? Zenbait hipotesi daude, tartean ezagunena 1908. urtean Ingalaterrako sufragisten mugimenduak morea aukeratu zuela da, zuriarekin eta berdearekin batera errebindikazio-koloreak bezala. Hala ere, moreak besterik ez zuen aurrera egin eta bera gailendu zen emakumeen borrokaren ikur gisa.
Jarraitu irakurtzenFrances Northcutt (1943): Houston, nik salbatu nuen Apolo 13 misioa
Uxue Razkin / 2021-02-19 / 755 hitz
1970ko apirilaren 13an, Apolo 13 espazio-ontziak lurra utzi eta bi egunetara, Jack Swigert astronauta NASArekin harremanetan jarri zen. “Ok, Houston, we’ve had a problem here” (“Houston, arazo bat izan dugu”). Erlojuak gaueko bederatziak eta zortzi minutu markatzen zituen. Oxigeno deposituak lehertu ziren, astronautak 320.000 kilometrotara zeudela. Egoera larria zen. Baina denok ezagutzen dugu istorio hau. Jakina denez, misioak porrot egin zuen. Halere, ez zen espero zitekeena bezain tragikoa izan.
Jarraitu irakurtzenIzotz-kristalen zientzia
Leire Sangroniz, Ainara Sangroniz / 2021-01-13 / 728 hitz
Azken egunotan elurra mara-mara aritu da Euskal Herriko txoko askotan. Elur malutak izotz-kristal multzoez osatuta daude. Forma geometriko eder eta harrigarriak osatzen dituzte, artelan bat balira bezala. Baina nola osatzen dira kristal hauek? Zergatik osatzen dituzte horren geometria konplexuak? Hurrengo lerroetan horretaz mintzatuko gara.
Jarraitu irakurtzenSaihestu, ahal baduzu, aulkia eta sofa
Juan Ignacio Perez Iglesias / 2021-01-19 / 534 hitza
Jarduera fisikorik ezak ondorio kaltegarriak ditu osasunean, kutsakorrak ez diren zenbait gaixotasun izateko arriskua areagotzen duelako. Gaixotasun kardiobaskularrak, 2. motako diabetesa eta zenbait motatako minbiziak izateko probabilitatea handiagoa da jarduera fisikorik egiten ez duten pertsonen artean. Jarduera fisikorik eza, beraz, heriotza goiztiar batzuen eragilea da; hori modu esanguratsuan murriztuko balitz, bizi-itxaropena zortzi hilabete igoko litzateke, batez beste, gizateria osoarentzat.
Jarraitu irakurtzen