27 kluba

Pakito Ganbelai / 2016-02-05 / 235 hitz

Behin edo behin entzun izan dugu guztiok 27 adin madarikatua izan dela musikari famatu askorentzat. Esanguratsua da urte kopuru horrekin hil den artista zerrenda.

Jarraitu irakurtzen

Xabi Solano, musikaria: «Jendearen gustuak egiten du estilo batek duen lekua izatea»

Gorka Erostarbe / 2016-02-02 / 1.465 hitz

Ia bi hamarkada igaro dira Etzakit taldearekin plazara agertu zenetik. Lau Itzal, Fermin Muguruza eta The Solanosekin aritu ondotik, Esne Beltza taldearen gidari da azken hamar urteotan. ‘Esna’ bosgarren lanaren lehen zatia plazaratu dute.

Jarraitu irakurtzen

«Hemen bizitzen duguna ezin da hitzekin azaldu ere egin; bizi egin behar da»

M.Belarra / 2016-02-02 / 271 hitz

Ingurukoentzat Iturengo Messi da Lazaro Erregerena joalduna (Ituren, 1953). Beteranoen artean beteranoena da, eta ongi ezagutzen ditu joarea, bakoitzaren hotsa eta eraman beharreko erritmoa. Ondorengo belaunaldiekin dagoen jarraipena ikusita, «lasai eta harro» dago iturendarra.

Jarraitu irakurtzen

Richard Weyndling: “Altxor polita dago hemen: D eredua”

Maialen Belarra / 2016-01-29 / 894 hitz

Ongi ezagutzen du D eredua Richard Weyndling kazetari eskoziarrak (Glasgow, 1961), baita PAI Ingelesez Ikasteko Programa ere. Bi seme ditu, 11 eta 16 urtekoak, eta biek D ereduan ikasten dute. Bi hamarkadaz ingeleseko irakasle izan zen, eta bertze hainbertze daramatza Iruñean bizitzen. Nafarroan ere ingeleseko irakasleen irakasle izana da Nafarroako Gobernuarentzat. Garbi du gaur egun euskarazko eredua dela hezkuntzan eskaintzarik egokiena.

Jarraitu irakurtzen

Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetak

Iker Martinez / 2016-01-23 / 180 hitz

OSAGAIAK

Itsas zapo bat.
Kuia txiki bat.
200 g txanpiñoi.
Hiru baratxuri ale.
Cherri motako zortzi tomate.
Gatza.
Oliba olioa.
Ozpina.
Perrexila.
Brotxetak egiteko lau makil.

Jarraitu irakurtzen

WhatsApp doakoa izango da

Mikel Lizarralde / 2016-01-19 / 166 hitz

Atzo WhatsApp doakoa izango dela iragarri zuen Jan Koum-ek, mezularitza-zerbitzuaren kudeatzaileak, Munich-eko DLD biltzarrean. Orain arte, lehen urtea doakoa zen, eta hortik aurrera 0,89 euro/urteko kostua zuen. Baina ordaintzeko eskaera hori ez ei zitzaien erabiltzaile guztiei egiten, eta askok ez zuten ordaindu behar izaten. Hemendik aurrera, doakoa izango da erabiltzaileentzat eta WhatsApp-ek beste diru-iturri batzuk landuko ditu.

Jarraitu irakurtzen

Nork esnatzen zuen Mary?

Pakito Ganbelai / 2016-01-19 / 386 hitz

Ai, iratzargailua… Langilearen miseriaren sinbolo bezala irudikatua izan da maiz. Zenbait idatzi eskaini ote zaizkion, zenbait abesti, zenbait bertso. Denak txarrak, seguru. Ze nazka ematen zuen ikasle garaian, bereziki irailean, goizeko seietan edo zazpietan jarri beharra zegoenean, hiru hilabeteko oporraldiaren ostean.

Jarraitu irakurtzen