«Guztiz baztertu nuen eskalada, zer nahi nuen argi izateko»

Unai Ugartemendia / 2016-01-12 / 842 hitz

Urte amaiera ere eskalatzen pasatu du Chulillan (Valentzia, Herrialde Katalanak). Lagun artean. Hara joaterako, 2015eko Espainiako Eskalada Kopako txapeldun izatea lortu zuen. Ez zuen lehena txapela kontuetan. Oraindik oso gaztea den arren, eskarmentuan oinarrituta hitz egiten duen horietakoa da Itziar Zabala. Gogotsu, indarberritua eta ideia argiekin itzuli da berriro ere katuoinak jartzera. Hala ere, ez da bide samurra izan orain artekoa.

Jarraitu irakurtzen

Antartikoa duela 100 urte

Koldo Nuñez / 2016-01-10 / 218 hitz

Antartikoa gizaki gehienok bizi garen lurraldeetatik urrun dago oso, eta, gainera, izotzak estalita. Arrazoi horiengatik, XIX. mendera arte espedizio gutxi egin zen hara. Azken handia 1914 eta 1917 artean egin zen. Haren burua Ernest Shackleton izan zen; helburua, Antartikoa zeharkatzea. Marinel eske, egunkarian jarri zuen iragarkia: «Gizonak behar dira bidaia arriskutsu baterako. Soldata eskasa, hotz handia, erabateko iluntasuna luzaroan. Ongi itzultzea, zalantzan. Helburua lortuz gero, ohorea eta izen handia». Iragarki beltz hari 5.000 lagun inguruk erantzun zioten, artean hiru neska «kirolarik»; gizonezko jantziak eramateko prest zeuden.

Jarraitu irakurtzen

Ipuinlari: Ipuinak sortzeko app berria

ekintech / 2016-01-04 / 103 hitz

Ekintech Smart Solutions izeneko enpresak kaleratu berri du ipuinlari ipuinak sortzeko app berriaIpuinlari, ipuinak sortzeko tresna da. Etxeko umeek erabili dezakete ipuinak sortzeko bere ahotsekin, irudiekin eta haiek aukeratutako kontairekin.

Jarraitu irakurtzen

“Eguberrietan zabaltzen den mezu nagusia da erosi egin behar dugula”

Edurne Elizondo / 2015-12-18 / 595 hitz

Iruñeko Alde Zaharreko Eguberrietako argietatik urrun, jai horrekin lotutako bertze azoka batek zabaldu zituen ateak joan den asteartean: Emausko Trapuketarienak. Bigarrenez jarri dute martxan, aurten, Arga ibaiaren karrikan duten Triki Traku dendan. Goiz eta arratsaldez egonen da zabalik, hilaren 31 bitarte. Salmentaz harago, egunotako kontsumoaren inguruko gogoeta bultzatu nahi dute trapuketariek azokaren bidez. Hori nabarmendu du Idoia Etxeberria erakundeko kideak (Iruñea, 1975), eta azokara deitu ditu herritarrak. Jostailu bat baino gehiago eros dezaten.

Jarraitu irakurtzen

Belako: “Siesta egiten dugun bakoitzean kontzertutzarra egiten dugu”

Leire Palacios / 168zbka. – 2015/12  / 2134 hitz

‘Hamen’ disko berria kaleratuko du urtarrilaren 22an Belakok. Josu Ximun Billelabeitia (Mungia, 1991), Cris Lizarraga (Bilbo, 1992), Lander Zalakain (Tolosa, 1993) eta Lore Nekane Billelabeitia (Mungia, 1994) indarberrituta datoz euren uzta emankorrari eusteko. inoiz baino argiago daukate zer eta nola egin nahi duten: kantatzarrak.

Jarraitu irakurtzen