Animalien aurkako krudelkeria delitua izateko bidean da Estatu Batuetan

Jaione Dagdrommer / 2019-10-29 / 190 hitz

Senatuan legea onartuko balitz, animalien aurkako krudelkeriagatik zazpi urteko kartzela zigorra ezarri liteke Estatu Batuetan.

Jarraitu irakurtzen

Euskaldun super-super jatorraren erasoa

Josean Bueno / 2019-10-23 / 291 hitz

Berriro jaso dut albistea, ohi bezala ikasturte hasieran: ikasle batek euskaldun super-super jatorraren erasoaren berri eman dit. Ez dut gogoratzen oraingoan euskaldun super-super jator hau Azpeitikoa, Ondarrukoa ala Goiherrikoa zen. Berdin dio, erasoa antzekoa da beti: “hori ez da euskara”, modu batean edo bestean; gure kasuan arabar gazte bati esanda, unibertsitate giroan, eraso hauen ohiko lekuetako bat.

Jarraitu irakurtzen

Obesitatea eta argaltasuna ere heredatzen dira

Juan Ignacio Perez Iglesias / 2019-09-30 / 481 hitz

Pisua hartzea edo galtzea, modu sinplean esanda, eskuratzen den energiaren eta gastatzen denaren arteko aldearen ondorio da. Organismoak irentsi den elikagaitik asimilatzen duena eskuratzen du. Eta jardunaren jardunez energia gastatzen du, beroa barreiatuz. Askotarikoak dira jarduerok: batzuk beharrezkoak dira sistema organikoek (bihotz jarduera, giltzurrunena, nerbioena, etab.) normal funtzionatzeko, esaterako, gorputz tenperaturari eustea; beste batzuk zelulak eta ehunak berritu eta konpontzeari lotuta daude; beste batzuk egitura berrien sintesiaz arduratzen dira; eta azkenik, ariketa fisikoari loturiko muskuluen jarduerak ere aipatu behar dira. Eskuratu den energia gastatu dena baino handiagoa bada, organismoak masa hartzen du. Kontrakoa gertatzen da gastatu dena eskuratu dena baino handiagoa bada.

Jarraitu irakurtzen

Elikadura osasungarria, zeren bizkar?

Zihara Jainaga / 2019-10-03 / 956 hitz

Hego Ameriketan ekoizten diren ahuakateak eta kinoa bat-batean eta masiboki sartu dira Mendebaldeko elikadura dietan. Jatorrizko herrialdean, ordea, eragin latza sortzen ari da gainprodukzio hori: miseriara kondenatuta daude hango nekazariak.

Jarraitu irakurtzen

Jon Kareaga:”Bangladeshko haur eta emakumeek ez dakite norentzat ari diren lan egiten”

Ane Urrutikoetxea / 2019-10-03 / 423 hitz

Donostiako Zara dendaren aurrean ‘fast fashion’-aren aurka protestatzen astebete egingo du Kareaga 21 urteko ekintzaileak, baina beste edozein dendaren aurrean egon zitekeen. Bangladeshen modaren industriaren miseriak grabatzen zebilela konturatu zen zerbait egin behar zuela, egoera salatzearekin ez zuela nahikoa; horregatik, herrialdean josteko tailer bat eraikitzeko crowdfunding kanpaina bat jarri du martxan.

Jarraitu irakurtzen