Oxigenorik ez irlanderarentzat

Samara Velte / 2017-12-22 / 1371 hitz

Irlandako gaelikoa berezko hiztunik gabe geratzen ari da. Hala erakusten du argitaratu berri den errolda linguistikoak: ‘gaeltacht’ arnasguneetan, %11 egin du behera erabilerak. Ezagutza handitu arren, hiztun gehienentzat eskolako hizkuntza baizik ez da. Antzeko kezka du euskalgintzak ere.

Jarraitu irakurtzen

Ohikora ezin ohituz

Jon Barberena / 2017-12-15 / 382 hitz

Aspaldi honetan astoen bizkarrek guti sufrituko zuten zama garraiatuz. Astoa ez da garraiobide. Hala ere, hauek lotzeko erabiltzen zen burdinazko zintzilikari borobila, oraindik ere, zenbait ostatutako kanpoko paretan iltzatua ageri da. Lehen, astoa kanpoan gelditzen zen zintzilikarioan lotua eta nagusiak ostaturako bidea hartzen zuen. Baina egun, autoan datozen astoak ostatu zulorat sartu ohi dira eta alimaleko astakeriak botatzen dituzte. Ahoa zabaldu ahala, ingurukoak aho zabalik utziz.

Jarraitu irakurtzen

11 urterekin 47-0 irabaztea denok galtzea da

Mikel Garcia Idiakez / 2017-12-18 / 147 hitz

11-12 urteko kategorian, Kanariar Uharteetako ligan lehenengo doan taldeak (Las Palmas) 47 eta 0 irabazi dio azkena doanari (Las Coloradas). Aurkariei kasik baloia ukitzen ere ez diete utzi txapeldunek, eta polemika piztu da sarean. Zein balore bultzatzen du ba, halako umiliazioak?

Jarraitu irakurtzen

Bertako esnea erostera Mercadonara joan behar dut? ETB2ren sustapen kanpaina estalia

Estitxu Izagirre / 2017-12-02 / 463 hitz

ETB2k abenduaren 10ean, igandea, goizeko 11:16an “La leche de nuestra tierra” izeneko programa eman zuen. Berau ikusten ari ginela ahoa bete hortz gelditu ginen:

Jarraitu irakurtzen

Ikusleak partaide behar du izan

Eihartze Aramendia Iparragirre / 207-12-13 / 1220 hitz

Baztandarren Biltzarra elkarteak ultimatuma eman du: laguntzaileak ez baditu lortzen, jaia bertan behera geldituko da. Jendeak festa bai baina antolaketa lanetan ez duela aritu nahi diote. Ez dira egoera horretan dauden bakarrak. Bada, ordea, desagertzeko zorian egon eta indartuta atera denik.

Jarraitu irakurtzen

Bada euskaraz bizi nahi duen Erribera

Kattalin Barber / 2017-12-08 / 564 hitz

Euskararen aurkako mezuak aspaldiko kontua dira Erriberan. Euskara eta D ereduaren aurkako eskuorriak banatu zituzten otsailean, adibidez, eta behin baino gehiagotan agertu dira euskaraz idatzitako bide seinaleak ezabatuta. Azkena, Castejongo sarreran. Eraso horrek Erriberako Elkarte Ezkertiarraren haserrea piztu du. Euskararen aurkako “fobia” eta zenbait pertsonak eta taldek euskararen kontra duten jarrera salatu du berriki Erriberako elkarteak.

Jarraitu irakurtzen