Animaliak drogatzen direnean

Josu Lopez Gazpio / 2018-05-08 / 687 hitz

2016ko maiatzean Galesko hegoaldean artalde batek zoramena eragin zuen Rhydypandy inguruan. Antza, artaldeak alde egin zuen eta legez kanpoko kannabis fabrika baten inguruan zeuden marihuana landareen hondakinak jan zituzten. Drogaren eraginpean, artaldeak beldurra eragin zuen inguruko herritarrengan eta ardi asko errepidean hil ziren, autoek harrapatuta. 

Jarraitu irakurtzen

Alfabetoa politikoa denean

Lander Muñagorri Garmendia / 2018-05-10 / 1024 hitz

Kazakhstanen, alfabeto zirilikoa erabiltzeari utziko diote 2025. urterako, eta latindarra erabiltzen hasiko dira, gobernuak hala erabakita. Herriek ez dute, normalean, alfabetoz aldatzea erabakitzen, eta, hala egiten badute, arrazoi politiko sendoak egoten dira atzean.

Jarraitu irakurtzen

Konstantinos Andriotis, turismoan katedraduna: «Nahi dutena egiten utziz gero, gure ondarea txikitu dezakete turistek»

Maialen Unanue Irurueta / 2018-05-08 / 572 hitz

Turismoa gutxitzearen aldekoa da Andriotis, eragin ditzakeen arrastoak saihesteko: garrantzitsua iruditzen zaio turismo politikak ingurumena kontuan hartuz eta herritarrak lehenetsiz egitea.

Jarraitu irakurtzen

App gutxiago eta konexio gehiago

Itzalai Alberdi / 2018-04-30 / 252 hitz

Deskargatu al duzue zuen seme-alabekin konektatzeko aplikazioa? Nik oraindik ez, baina iragarkia ikusita badirudi ezinbestekoa dela seme-alabekin konektatzeko. Horrela dio iragarkiak:

Jarraitu irakurtzen

Lankidetzazko ekonomia gazteen lehen aukera bilakatzen ari da

Gazteberri / 2018-05-02 / 390 hitz

Autoa partekatzea, oporrak hotel batean igaro beharrean alokairuzko etxe batean pasatzea, bigarren eskuko produktuak erostea, streaming plataformak partekatzea, co-working guneak… horiek guztiak lankidetzazko ekonomiaren adibideak dira. Adituen ustez aurten bertan lankidetzazko ekonomia kontsumitzaileen lehen aukera bilakatuko da, eta horien guztien artean, nagusiki, gazteena.

Jarraitu irakurtzen

Blockchain: katea eta nodoak

Edu Lartzanguren / 2018-05-04 / 1031 hitz

Internetek planetan eragindako iraultzarekin parekatzen dute orain bloke kateen teknologiak ekarriko duena. Adituen arabera, ikusmina justifikatuta dago, eta dagoeneko ari dira egitasmoak gauzatzen Euskal Herrian. Gizarte taldeei dei egin diete aukeraz baliatzeko, bestela kapitala pilatzen jarraitzeko erabiliko delakoan.

Jarraitu irakurtzen

Deskonektatu, konektatzeko

Eihartze Aramendia / 2018-05-03 / 1248 hitz

Ipar Euskal Herriko hamabi ikastetxek ’10 egunez pantailak utzi’ izeneko erronka abiatuko dute, beste hainbatekin batera; egunerokoan pantailekin ditugun ohiturez gogoeta eginaraztea dute xede. Larritasunez hartu ordez hezkuntzako beste alor baten gisa landu behar dela diote.

Jarraitu irakurtzen