Errebalidekin ere, sarbide ereduari eutsi egingo diote EHUk eta NUPek

Ikasleen sarbidean aldaketa handirik ez dute egingo bi unibertsitate publikoek. Ikasleek 14 puntu arte lortu ahalko dituzte sarbiderako

Jarraitu irakurtzen

Suntsipenaren bihotzetik

Iñigo Astiz / 2016-09-08 / 965 hitz

Hondamendiaren bihotzera eraman nahi izan du kamera Koldo Serra zinemagile bilbotarrak Gernika filmarekin. Ia hogei minutu eskaini dizkio pelikula amaiera ikusgarrian Kondor Legioko hegazkinek 1937ko apirilaren 26an herrian eragindako txikizioa erakusteari.

Jarraitu irakurtzen

Himen nazionala

Miren Amuriza / 2016-09-07 / 174 hitz

Operazio kirurgikoetan ugarienetakoa ei da gaur egun himenoplastia, baginaren kanpoaldea inguratzen duen mintza berregitea. Himenak neskatilen genitalak babesten ditu nerabezaroan antigorputzak sortzen hasten diren arte. Orduan funtzioa galtzen du eta berez desegiten da, baita bestelako kontaktu eta praktika fisikoen eraginez ere (ez nahitaez koitoagatik). Paziente gehienak birjintasunak balio erantsia duen komunitateetakoak izan arren, ijitoak eta musulmanak kasu, geroz eta gehiago omen fetitxe sexualengatik edo bikotekideei «opari» hori egiteagatik operatzen direnak.

Jarraitu irakurtzen

Lehen mailako taldea, bigarren mailako herritarrak (edo, kamiseta gorria etxean utzi nuenekoa)

Santi Leone / 2016-06-22 / 856 hitz

Gillo Pontecorvoren Ogro –edo Operación Ogro, espainolez– filmeko pasarte batean, Madrilen Carrero Blancoren kontrako atentatua prestatzen ari den ETAkide batek, Eusebio Poncelak antzeztuak, ogia erostera joatean, Real Madridzalez betea doan autobus batekin egin du topo. Une batez, futbolzaleei begira gelditu da Poncela, amorru handiz, semaforoa berde paratuta autobusak alde egin duen artio. Filma ikusi nuenean, burura etorri zitzaidan “Aupa Athletic” egin behar ziela oihu, edo egin nahiko ziela oihu. Gero ulertu nuen ezetz: Poncelak gorpuzten zuen ETAkide ezkertiar iraultzailea ez zegoen haserre autobusekoak talde jakin bateko jarraitzaileak zirelako, haserre zegoen futbolzaleak zirelako: hau da, igandea Franco nola eraitsi konspiratzen eman beharrean, opio hura irensten pasatzen zuten, alienatuak, beren interes objektiboei bizkarra emanda.

Jarraitu irakurtzen

Unibertsoaren ispiluari begira

Juanma Gallego / 2016-06-19 / 603 hitz

Izarrarteko espazioan kiralitatea duen molekula bat atzeman dute lehenbiziko aldiz astronomoek. Bizidunek horrelako molekulak erabiltzen dituzte zeluletako prozesuetan

Jarraitu irakurtzen

Iruñeko eskailera

Patxi Zabaleta / 2016-06-16 / 356 hitz

Atzo, ekainak 14, egun berezia izan zen Iruñeko euskaldungoarentzat eta hiri osoarentzat epaitegian bi euskarazko haur-eskolei atea ireki zaielako. Egia esan, harritzekoa ez ezik, iraingarria izango zen besterik gertatu izan balitz.

Jarraitu irakurtzen