Non aparkatu nuen autoa?

Sustatu.eus / 2017-05-26 / 184 hitz

Ibilgailua kalean uzten duten askoren eguneroko buruhaustea. Non utzi nuen atzo nire autoa? Badira, nola ez, horretarako sortutako hainbat aplikazio. Eta duela gutxi, Googlek ere jarri du aukera hori GMaps tresnan

Jarraitu irakurtzen

Ongizate sarea, jomugan

Jon Rejado / 2017-05-28 / 1311 hitz

Interneterako loturek funtsezko zerbitzuen kudeaketa erraztu dute: osasun arloa, ur hornikuntza, energia… Sarea gero eta pisu handiagoa hartzen ari dela, ‘Wanna Cry’ malwarearen erasoa heldu da, eta hausnarketarako bideak eragin ditu: segurtasuna, arriskuak, zibermenpekotasuna…

Jarraitu irakurtzen

24 ordu deskonektatuta

Jon Fernandez / 2017-05-28 / 1558 hitz

Imajinatu egun oso bat Internetik gabe. Aukera gertaezina da, adituen arabera, baina irudikatze hutsak agerian uzten du gaurko bizimoldearen zibermendetasuna. Balizko egun hori osatu du BERRIAk, EHUko Jesus Ibañez segurtasun informatikoko adituaren eta Maialen Garmendia soziologoaren laguntzarekin.

Jarraitu irakurtzen

Ilearen proteina aurkitu dute ezustean

Amaia Portugal / 2017-05-24 / 434 hitz

Nerbioetan hazten diren tumore batzuk nola sortzen diren aztertzen ari zirela, ilea hazteko ezinbestekoa den proteina bat identifikatu dute ikertzaile estatubatuar batzuek. Adatsa urdintzen duen mekanismoa ere aurkitu dute, aldi berean.

Jarraitu irakurtzen

Bibiana Steinhaus, emakumezko lehen arbitroa Bundesligan: “Mugarri” ala gizonezkoen “osagarri”?

Jon Torner Zabala / 2017-05-25 / 125 hitz

Datorren denboraldian Bundesligako –Alemaniako gizonezkoen lehen mailako– futbol partidak arbitratuko ditu Bibiana Steinhausek. Lehenengo emakumea izanik, Angela Merkel kantziler izendatu zuten unearekin (2005ean) alderatu dute gertaera hau hainbat hedabidek. Futbola bezalako esparru maskulinoan, lehen mailan emakumezko arbitroa aritzea “mugarritzat” jo dute Alemanian, bide bera hartu nahi duten neskentzat erreferentzia bilakatu den heinean, Kate Connolly kazetariak The Guardian egunkarian nabarmendu duen moduan.

Arbitro honi buruzko informazioa bilatzen ari ginela, titular deigarria topatu dugu, gaztelaniaz, El Español agerkarian: “La novia de Howard Webb con la que se encaró Guardiola, primera árbitra de la Bundesliga” (Howard Webben neska-laguna, [Pep] Guardiolari aurre egin ziona, Bundesligako lehen emakumezko arbitroa). Arbitroaren izenik ez (nahiz eta goialdean azaltzen den), eta bi gizonezkori zuzeneko erreferentzia. Berdintasunerantz urrats handiak ematen ari gara, bai horixe…

Teknologiaren agora berria

Lander Muñagorri / 2017-05-25 / 1112 hitz

Silicon Valleyko zenbait enpresatan filosofoak kontratatzen hasi dira etorkizuna ulertzeko daukaten gaitasunagatik. Zalantzak sortu ditu neurriak filosofoen aldetik, enpresa horien jarduna legitimatzeko saioa izan daitekeelako. Edozein modutan, hezkuntzan irakasgaiari dagokion prestigioa itzultzeko balio dezake.

Jarraitu irakurtzen