Ez, ez dira animaliak

Samara Velte / 2017-11-29 / 400 hitz

Bitxia da nola orokortzen diren metafora batzuk prentsan. Etorkinak uholdean etortzen dira, Margaret Thatcher burdinazkoa omen zen, eta iazko sanferminetan neska bat bortxatu zuten bost gizonak animalia saldoa dira zenbait erredaktoreren ustez. Lengoaia berbera errepikatzearen errepikatzeaz, iruditeria kolektiboan iltzatuta geratu da lotura: migrazioa natur hondamendi bat da; emakume boteretsua, makina beldurgarri modukoa; eta bortxatzaileak, animaliak. Izaki irrazionalak dira guztiak; ez gizatiarrak.

Jarraitu irakurtzen

Nola isilarazi jendea sare sozialetan?

Lander Arbelaitz / 2017-11-20 / 340 hitz

Laster hilabete Alfredo Remirez Erreharria espetxean daukatela. Twitterren iritzia emateagatik Espainiako Estatuan espetxeratu duten lehena da amurriarra.

Jarraitu irakurtzen

Gezurra egia bihurtzen dutenean

Leire Narbaiza / 2017-11-21 / 416 hitz

“Los rojos separatistas incendiaron Guernica” (Gorri separatistek erre zuten Gernika) esan zioten gure amari eskolan, formación del espíritu nacional zeritzon ikasgaian, frankismo betean. Amak, oraindik gazteegi kontzientzia politikoa izateko, gezurra zela erantzun zion irakasleari; ondo baitzekien zer gertatu zen, bonbardaketatik bizirik irten zen baten alaba zelako, lekuko zuelako ama, zeinak etengabe kontatzen baitzuen apirileko egun horretan bizi izandako beldurra eta estutasuna. Gure amak lehenengoz egin zion horrela aurre sistemari, jarki zitzaion gezurrari; eta, ohikoa zen moduan, zigortu egin zuten, ebidentziak errepresioarekin estali nahian.

Jarraitu irakurtzen

Eta Mikel Laboa nor da?

Marta Zumeta Olavera / 2017-11-13 / 360 hitz

Aurrekoan, pisukide ohiekin geratu nintzen afaltzeko, eta “4ak-ze-lanpetuta-eta-estresatuta-gauden”errondako txanda heldu zitzaidanean, pilatuta dudan lan guztiaz gain, aste honetarako ekarpena egin behar eta, beti bezala, denboraz estu nenbilela aipatu nuen. Asmoa nuela Maialen Lujanbiok Irunen botatako bertsotzarraren harira, (Euskal Herrian ikusi ez duenik geratzen bada, hemen bideoa) estereotipoak haustearekin lotutako zerbait.

Jarraitu irakurtzen

Nork janzten ditu prakak?

Irantzu Varela / 2017-11-05 / 746 hitz

Sorpresa. Jaun heterosexual bat, zuria, diruz josia eta boteretsua, bere posizioaz aprobetxatu da emakume batzuei sexu abusuak egiteko. Gehienak, gazteak, eta jaun horri atsegin eman behar ziotela konbentzituak, beren lanbidean aurrera egiteko.

Jarraitu irakurtzen

Lingua Navarrorum eta hizkuntzakeria

Patxi Saez Beloki / 2017-10-25 / 701 hitz

Azken hatsetara eraman nahi duen hizkuntzari erasotzeko, hizkuntzakeriak erabiltzen duen tresnarik suntsitzaileena ukazioa da. Ikus ditzagun, hizkuntzakeriak euskarari eraso egiteko erabiltzen dituen ukazioetatik, hiru:

Jarraitu irakurtzen