Uribe serbokroazieraz, albanieraz eta georgieraz

Erredakzioa / 2013-11-16 / 49 hitz

Hiru hizkuntzatara itzuli berri dute Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburua. Geopoetika argitaletxeak aterako du serbokroazieraz lana, Toenak albanierazkoa, eta Ilia University Pressek georgierazkoa. Guztira, hamabi hizkuntzatara itzuli dute jadanik liburua. Horrez gainera, New Yorken izango astelehenean Uribe Jainko txiki eta jostalari hura emanaldia eskaintzen, Bowery Arts and Science aretoan.

Ipuin kontalariaren xarma

Juan Luis Zabala / 2013-11-16 / 587 hitz

Mo Yan idazle txinatar Nobel saridunaren ‘Hori da umorea, maisu!’ ipuin bilduma itzuli dute Maialen Marinek eta Aiora Jakak.

Jokin Zaitegi bekaren laguntzaz egin dute itzulpena, jatorrizko testuetan oinarrituta.

Jarraitu irakurtzen

Jon Irazabal, Gerediaga elkarteko kidea: «Sarrionandia ez zen misiolari-koordinatzailea izan Marokoko berbereekin»

Edu Lartzaguren / 2013-11-16 / 442 hitz

Marokoko Rifeko amazigh herriaren hizkuntzaren lehen gramatika eta hiztegia egin zuen Pedro Hilarion Sarrionandiak XX. mendearen hasieran. Bihar gogoratuko dute, istripuz hil zela ehun urtera.

Jarraitu irakurtzen