Joseba Aurkenerena / 2019-02-03 / 777 hitz
Herri guztiek beren animalia totemikoak izan dituzte, eta euskaldunon artean hartza izan da mende luzeetan mirespen eta begirunea jaso dituena. Gure arbasoen gogoan hartza zen biziaren ametsa, etengabeko gurpil ibilkaria hobekien islatzen zituena. Neguan lotan gelditzen da udaberriaren zain, Amalur berberari gertatzen zaion bezalaxe, eta hartza esnatzean lurra esnatzen zaigu. Bere loaldi eta esnatzearekin urtero errepikatzen zaigun biziaren zikloa irudikatuz.