Herri oso baten maitasuna lortu duen irakaslea

Mikel Garcia Idiakez / 2017-01-30 / 282 hitz

800 biztanle inguruko herrian, ezustekoa prest zuten Juan Antonio González irakaslea jubilatu zen egunean: ikasle, irakasle, ikasle-ohi eta herrikideek txalo artean eman zioten agurra, ikasgelatik atera eta ikastetxea utzi arteko bide guztian zehar. Herriko eskola bakarrean 32 urtez aritu den irakasleak dio “gelan umorea erabiltzea” eta “ikasleei entzutea” izan dituela oinarri.

Jarraitu irakurtzen

Etxegabeei jaten emateagatik atxilotuak

Mikel Garcia Idiakez / 2017-01-16 / 278 hitz

Premia dutenei kalean jaten emateko baimen berezia behar duzu Tampa hirian (Florida, AEB), eta baimena lortzeko, aseguru poliza bat ordaindu behar da eta paper burokratiko ugari bete. Etxegabe eta txiroen artean jan-edana banatzea garesti ateratzen da, kontuan hartuta ez dela egun bakarreko zeregina. Horregatik, baimen hori gabe ari ziren Food Not Bombs erakundeko kideak Tampa erdiguneko parke batean jatekoa banatzen, eta poliziak atxilotu egin zituen.

Jarraitu irakurtzen

“Ez gara Barbie burugabeak, ez ditugu behar txilibitu arrosak eta baloi txikiagoak futbolean jokatzeko”

Mikel Garcia Idiakez / 2016-12-19 /  266 hitz

Ingalaterrako Futbol Federazioak gomendio sorta dauka webgunean, neskak futbolera erakartzeko: txilibitu arrosak erabiltzea arbitratzeko, kamiseta koloretsu eta usain onekoak eskaintzea, neska asko baloi pisutsu batek joko dituen beldur direla iritzita entrenatzaileek baloi txikiagoak erabiltzea, partiduan zehar mugikorrak kontsultatzeko tartea uztea, jokoan etenak egitea neskak sare sozialetan aritu ahal izateko… Mezu iraingarri horiei tinko erantzun diete eskola bateko futbol taldean ari diren neskek.

Jarraitu irakurtzen

Eskola honetan genero-markarik gabe funtzionatzen dute

Mikel Garcia Idiakez / 2016-12-12 / 275 hitz

“Izan gaitezen norberak nahi duena”, dio soineko arrosez jantzitako mutilaren posterrak. Argazkia Nicolaigarden haurreskolan dago, Suediako hiriburuan, eta ongi irudikatzen du ikastetxearen oinarri nagusietakoa: mutil eta nesken arteko bereizketa kontziente/inkontzienteak eta genero-estereotipoek ez dute lekurik bertan. Lanketa integrala eta berezia egiten dute horretarako, 5 urte arteko umeentzako eskola honetan.

Jarraitu irakurtzen

Lekuko pasiboak konplizeak gara

Mikel Garcia Idiakez / 2016-11-21 / 253 hitz

Denok egin dugu noizbait: whatsap taldean idatzi duten txiste iraingarriaren aurrean isildu, edo bulegoan lankideak egin duen etorkinei buruzko aipamen txatxua erantzunik gabe utzi, parrandan tabernan neskari ipurdia ukitu diotela ikusi eta beste aldera begiratu, pareko espaloian eskutik emanda doazen bi mutilei marikoi deitzen ari zaizkien arren entzungorrarena egin, lagunarteko makina bat komentario arbuiagarri pasatzen utzi… Bullyingaren aurkako metodo arrakastatsuek erakutsi digutenez, ordea, lekukoon rola funtsezkoa da: gure jarrerak erasotzaileari hegoak eman diezazkioke, edo errotik moztu dezake erasoa.

Jarraitu irakurtzen

Eta ikasgeletan pornoa aztertuko bagenu?

Mikel Garcia Idiakez / 2016-11-21 / 300 hitz

Eskolan pornografia ikusi eta aztertu beharko litzatekeela proposatu eta denetik esan diote Jenni Murray kazetariari, heriotza mehatxuak jasotzeraino. Ez izan inuzenteak, dio berak, hainbat azterketaren arabera pornoa sexu-heziketa iturri nagusia da gazteen %60rentzat: ezikusiarena egin eta utzi dezakegu internetek hezi ditzala sexualki, edo horren aurrean zerbait egitea erabaki dezakegu.

Jarraitu irakurtzen

Kamerak ikastetxeetan?

Mikel Garcia Idiakez / 2016-10-11 / 312 hitz

Bullying edo eskola-jazarpen kasu batzuetan, “ikastetxean kamerak ezartzea beharrezkoa” dela adierazi dio Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Vocento taldeari, “kasu batzuk lekukorik gabe ematen direlako. Bitartekoak jartzea beharrezkoa da, beti ere hirugarren pertsonen eskubideak errespetatuz”.

Jarraitu irakurtzen