Egia da: gezurra erakargarriagoa da egia baino

sustatu.eus / 2018-04-06 / 238 hitz

Gezurrak bizitza laburra ei du, baina tira, guztiok dakigu zein erraz zabaltzen diren gure herriko txutxumutxuak lagun eta ezagunen artean. Bada, sarean ere antzeko zerbait gertatzen dela erakutsi du orain gutxi Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa batean. Twitterreko datuak erabiliz, ondorioztatu dute gezurretako albisteak, fake newsak, benetakoak baino bizkorrago hedatzen direla. Arinago eta urrunago. Albiste bat gezurrezkoa bada, benetako bat baino %70 aldiz errazago zabalduko da Twitterren.

Jarraitu irakurtzen

Google eta Twitter euskalduntzen: non gaude eta nora goaz

.EUS / 2016-04-24 / 500 hitz

Euskarak Interneteko zerbitzu handietan dituen mugak gainditzeko pausuak ematen jarraitzeko elkartu da PuntuEUS Fundazioa, bilera banatan, Google eta Twitterrekin. Bilera hauen helburua euskararen normalizazioan enpresa hauei eman ditzaketen urratsak ikusi arazi, laguntza eskaini eta arlo jakinetan lanean jartzea izan da. Baita, euskal komunitateko kideek izan zitzaketen galdera zehatzak egitea. Ezer baino lehen, harrera ona eta ateak irekita izatea eskertzekoa da. Hori alde batera, eta edukiari eta lortutako konpromisoei erreparatuz gero, oso ezberdinak izan dira bata eta bestea.

Jarraitu irakurtzen

Aurrera

Jon Ordoñez / 2016-04-07 / 208 hitz

Atxilotuari inork ez dio galdetzen ea baimena ematen duen eskuburdinak jarrita argazkia ateratzeko. Erredakzio gutxitan jartzen da zalantzan argazki hori argitaratzen duten hedabideak errugabetasun presuntzioa urratzen ari diren. Irakurle askok ez dute galdetzen atxilotuaren familiari kalterik egiten ote zaion irudi hori argitaratzen denean. Mozal legeak, ordea, ez du atxilotua babesten. Herritarren Segurtasunerako legea da, baina atxilotuak, sobra ere, ez dira herritarrak; ezta haien senideak ere. Poliziak, bai. Eta nahiz eta euren burua operazio baterako presta eta estal dezaketen, atxilotuak ez bezala, legeak ez ditu behartzen. Kontua ez baita nor ikusten den, baizik eta zer ezkutatu nahi den.

Jarraitu irakurtzen

Larrialdiak eta teknologia berriak, Parisko adibidea

Sustatu.eus / 2015-11-18 / 233 hitz

Teknologiak aukera ematen digu zenbait zerbitzu modu azkarrean kontsultatu eta erabiltzeko gure mugikorretik: garraioa, ostatuak, telefono-deiak…. Eta erabilera hori handitu egiten da, noski, ezbehar eta larrialdi egoeretan. 2012an Sandy urakana dela eta ihes egindakoei doan eskaini zien emakume batek AirbBnB-en promozionatzen zuen bere New Yorkeko loft-a. Hori izan zen enpresaren hondamendiei erantzuna emateko zerbitzuaren hastapena. Geroztik San Diego, Londres edota Filipinetako hondamendietan aktibatu dute. Eta baita Parisen ere.

Jarraitu irakurtzen

Ordenagailuaren abiadura hardware kontua baino zerbait gehiago

Aitor Aretxaga / 2014-04-30 / 796 hitz

Egun, prozesagailuak bi eratakoak izan daitezke, 32 edo 64 bitekoak. Ordenagailu batek izango duen errendimendurako erabakigarria da, baina baita erabiliko duen software mota aukeratzeko garaian ere.

Jarraitu irakurtzen