Emakumezkoak su artean

Suhiltzaile postua lortzeko oposizioen azken probak egin dituzte Bizkaian. Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan deialdia egin berri dute. Lanpostu horretara aurkezten diren gehienak gizonezkoak badira ere, badira emakumezkoak ere: Isabel Espinosa, Eider Ruiz de Agirre eta Daniela Dominguez, esaterako.

Jarraitu irakurtzen

Martin McGuinness. Bakearen arkitektoa

Adrian Garcia / 2017-03-22 / 654 hitz

Ipar Irlandako bake prozesuan giltzarria izan zen McGuinness. Ipar Irlandako lehen ministrorde gisa egindako hamar urteetan herrialdea adiskidetzea eta batzea izan zuen helburu buruzagi errepublikanoak.

Jarraitu irakurtzen

Kritikarako aukeran EHUn

Josu Amezaga / 2017-03-21 / 580 hitz

Herri Unibertsitateak gonbidatuta nire saioa amaitu nuenean paradoxa bat planteatu nuen han zeuden gazteen aurrean: saio hura ez zen HUrako propio prestatua; ohiko eskoletan egiten dudan zerbait aukeratu baino ez nuen egin. Eta ohiko eskola horiek «ikasleei eredu heteropatriarkal, kapitalista eta espainola irentsarazten dien EHUn» bertan egiten ditut.

Jarraitu irakurtzen

Historiaurrearen mapa osatzen. Betetzen ari den hutsunea

Ainhoa Larrabe Arnaiz / 2017-03-19 / 1592 hitz

Aldatzen ari da Euskal Herrian Paleolitoak izan duen mapa. Azken hamarkadetako aurkikuntzek zalantzan jarri dute historiaurreko historiografiak euskal lurraldeetan marraztutako «hutsunea». Labar artea duten leizeak dira horren adibide: hamazortzi aurkitu dira 2000. urtetik hona.

Jarraitu irakurtzen

Emakumea zela uste zutenean, gutxietsi egiten zuten lanean

Mikel Garcia Idiakez / 2017-03-21 / 165 hitz

Bi langile: Martin eta Nicole, gizona eta emakumea, bezeroekin email bidez jarduten direnak. Martin kokoteraino dago mespretxuz erantzuten dion bezero batez; halako batean konturatu da emailak Nicole izenez bidaltzen ari dela eta okerra argitu dio bezeroari. Bat-batean, oso galdera eta proposamen onak egiten dituela hasi zaio esaten bezeroa. Orduantxe erabaki zuten Martinek eta Nicolek esperimentua abiatzea…

Jarraitu irakurtzen

Alter ego: Julen Telleria

Gaztezulo / 2017-03-16 / 458 hitz

Julen Telleria Lopetegi, 1990ean Iruran jaiotako Tolosar peto-petoak kamara aurrean zein mikroaren atzean topatu du bere konfort eremua. Ahozko komunikatzaile fina bada ere, baditu publikoaren belarriak gozotzeko bestelako tresnak…

Jarraitu irakurtzen