Epidemia, ghettoan

Juan Ignacio Perez Iglesias / 2020-10-13 / 429 hitz

Urrian laurogei urte betetzen dira okupatzaile alemaniarrek Varsoviako ghettoa sortu zutenetik. Ghettoaren barruan, Poloniako hiriburuko juduez gain, gainontzeko hirietako eta beste herrialde batzuetako juduak elkartu zituzten. Ghetto horretatik Treblinkako deuseztatze-esparrura eta beste batzuetara eramaten zituzten. Laurehun milatik gora pertsona sartu zituzten ghettoan, ia Varsoviako populazioaren herena, 3,4 km2-ko eremu batean, hiriburuko azalera osoaren % 2,4an.

Jarraitu irakurtzen

Interneten alde ezkutua

Gazteberri / 2020-09-01 / 1012 hitz

Internet oso leku handia da. Normalean erabiltzen ditugun nabigatzaileek eta bilatzaileek leku askotara sartzeko aukera ematen dute, baina, hala ere, beste asko ez daude horien eskura. Nabigatzaile arruntenen irismenetik kanpoko eremu horri ‘Deep Web’ deitzen zaio, eta sarean dagoen informazioaren % 90 baino gehiago hartzen duela kalkulatzen da.

Jarraitu irakurtzen

Belgikan emakume trans batek lehen ministro orde kargua onartu du eta herrialdearen erreakioa eredu bilakatu da

Jaione Dagdrommer / 2020-10-06 / 158 hitz

Petra de Sutter-ek, emakume transgeneroak, Belgikako lehen ministro orde kargua onartu du. Onena ez da hori ordea, baizik eta inork ez dituela eskuak burura altxatu edo izenpea ospatu. Modu natural batean onartu da.

Jarraitu irakurtzen

Instagram: irudia jaun eta jabe

Uxue Gutierrez Lorenzo / 2020-10-06 / 856 hitz

Instagram sare sozialak 10 urte bete ditu. Gaur-gaurkoz, munduan erabiltzaile gehien dituzten sare sozialetako bat da. Komunikazio adituen ustez, tresna azkar eta erraza da. Soiltasunak bermatu dio nagusitasuna Instagrami.

Jarraitu irakurtzen

Sagar tarta

Iker Markinez / 2020-10-03 / 223 hitz

OSAGAIAK

4 LAGUNENTZAT

3 sagar.

Litro erdi esne.

Dozena erdi arrautza.

200 g azukre.

40 g irin.

Banilla makilatxo bat.

Hostopil xafla bat.

Azukre pixka bat tartarako.

NOLA EGIN

1

Krema prestatzeko, lehenik, lapiko batean esnea berotzen jarri, banilla makilatxoarekin batera.

2

Bitartean, arrautzen gorringoak ontzi batean jarri. Azukrea ontzira nahastu, eta bost minutuz etengabe irabiatu. Ondoren, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu. Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu. Lapikoan gelditu zaigun esnea irakin artean berotu, eta banilla makilatxoa kendu; ondoren, ontzian duguna lapikora irauli. Bost minutuz irakiten eduki, eta etengabe nahastu aldi berean. Garrantzitsua da tarta prestatzen hasterako krema hotza egotea; beraz, denbora batez hozkailuan sartu, edo, bestela, hurrengo egunean hasi tarta prestatzen.

3

Sagarrak zuritu, erditik moztu, eta erdian duten zurtoina kendu. Ondoren, xafla finetan moztu. Hostopila zabaldu, eta labeko molde batean jarri. Sardexka baten laguntzaz, leku desberdinetan zulotxoak egin, eta labeko paperarekin estali. Ondoren, pisu moduan, garbantzuak edo antzeko beste zerbait paperaren gainean zabaldu. Labean sartu, 180 gradutan, eta hamabost bat minutuz utzi.

4

Labetik atera, eta prestaturik dugun krema hostopilaren gainean zabaldu. Ondoren, sagar xaflak txukun-txukun kremaren gainean jarri, eta azukre pixka bat gehitu, batez ere sagar pusketen gainean.

5

Azkenik, berriro labe beroan sartu, eta 170 gradutan eduki beste 30 bat minutuz. Tarta epela jatea gomendatzen dizuet; nahi izanez gero, izozki bolatxo batez lagunduta. Kontraste goxoa izango dugu.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.