Bizitza borrokari emana

Jakes Goikoetxea / 2019-03-12 /330 hitz

Borrokalaria. Luis Ortiz Alfau borrokalaria izan da (Bilbo, 1916-1919). Errepublikaren aldeko eta frankismoaren kontrako milizianoa 1936ko gerran, ahanzturaren kontrako eta memoriaren aldeko borrokalaria azkeneko bi hamarkadetan. Herenegun hil zen, 102 urte zituela. 

Jarraitu irakurtzen

Osasunaren memoria

Jakes Goikoetxea / 2016-11-09 / 195 hitz

Futbolak ez dauka memoriarik». Esaldia Pedja Vasiljevic Osasunako kirol idazkariarena da, Enrique Martin Monreal entrenatzailea kaleratu izana zuritzeko. Zintzoa izatekotan, memoriarik ez daukatenak futbol taldeen kudeaketa eta kirol arduradunak direla zehaztu beharko luke: ez Vasiljevic berak duela hilabete eskas esan zuelako Martin haien entrenatzailea zela, beregan konfiantza zutela eta lasaitasuna behar zela; ez Luis Sabalza taldeko presidenteak duela bi aste nabarmendu zuelako klubeko kide guztiak Martinen alde zeudela, «hiltzeraino». Jakina da futbol taldeetako arduradunen hitzak hauteskundeetako hautagaienak baino gutxiago balio duela.

Jarraitu irakurtzen

Nirea niretzat, zuena niretzat

Jakes Goikoetxea / 2016-01-22 / 171 hitz

Nirea, niretzat. Gurea, niretzat. Zuena, niretzat. Jakina eta asaldatzeko modukoa zen Eliza katolikoak Nafarroan mila ondasunetik gora jarri zituela bere izenean, bere egin zituela, besterik gabe, bereak zirela esanda. Ez da Nafarroako kontua bakarrik, ordea: Eliza katolikoak hala jokatu du Gipuzkoan (388 ondasun), Araban (72) eta Bizkaian (65) ere.

Jarraitu irakurtzen

168 milioi haur langile

Jakes Goikoetxea / 2013-09-25 / 1.236 hitz

Heren bat jaitsi da haur langileen kopurua 2008tik 2012ra, baina lan egiten duten haur eta nerabeen erdiek lan arriskutsuren bat egiten dute, OITren azken txostenaren arabera.

Jarraitu irakurtzen

Sagarraren harra

Jakes Goikoetxea / 2012-03-14 / 1.685 hitz

Applek 10.000 milioi euro irabazi ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, inoiz baino gehiago. iPad berria ere aurkeztu du. Sagarrak distira egiten du. Baina sagarrak harra dauka barruan: haren gailuak egiten dituzten langile txinatarren lan baldintzak. Jarraitu irakurtzen