Garestia al da zinemara joatea?

Gaizka Izagirre / 2015-12-20 / 760 hitz

“Zinema aretoetako sarreren prezioa? Lotsagarria!”; “familian lau gara. Sarreren prezioei krispetak gehituz gero, hilabeteko soldata bertan utziko genuke!”; “ni ez noa zinemara dirutza hori uztera, askoz hobeto nago etxeko sofan, nire telebista erraldoiari begira”. Zenbatetan entzun edo esan dituzue esaldi horiek? 

Jarraitu irakurtzen

Ikasgaiak ezabatuko dituzte Finlandian

Mikel Garcia Idiakez / 2015-12-14 / 159 hitz

Eskola-orduak materiaka eta ikasgaika banatu ordez, gaitasunak ikuspegi globalagotik proiektuka eta egoera errealetan oinarrituta landuko dituzte ikasleek Finlandian, 2016tik aurrera.

Jarraitu irakurtzen

Fargo telesailaren istorioa, benetan gertatu al zen?

Gaizka Izagirre / 2015-12-15 / 280 hitz

Pantaila txikian estreinatzen diren ekoizpen mordoen artean, bitxikeria zoragarri horietako bat iruditu zait, Fargo telesaila.  Lehen denboraldian, pertsonaia gutxiz osaturiko istorio intimistago bat ikusi ahal izango genuen, umore beltzez eta interpretazio bikainez gainezka.  Bigarrenean aldiz, istorio epiko zoragarri bat. 70. Hamarkada, trama horren beste protagonista zoragarri bat bihurtuz. Guztien batuketak, maila goreneko telesail baten emaitza emanez; Zoragarria, sarkastikoa, freskoa, frenetikoa, burutsua, ikusgarria.

Jarraitu irakurtzen

Ordainsaria Frantzian lanera bizikletan joatearren

Asier Arrate Iruskieta / 2015-12-11 / 188 hitz

Frantziako Gobernuak martxan duen programak 25 zentimo kilometroko ordaintzen die lanera bizikletan doazen langileei. Sei hilabeteko programa pilotua da, eta arrakasta badu Estatu osora zabaldu lezakete.

Jarraitu irakurtzen

“Zu iraintzen jarraituko dut, negarrez hasi eta platerak garbitzera zoazen arte” | Arbitroen Sindikatua

Jon Torner Zabala / 2015-11-18 / 413 hitz

Ainhoa Azurmendiren (@AinhoaAtxur) txioak jarri gaitu Espainiako 2. B-ko eta maila baxuagoetako arbitroak biltzen dituen Sindikatuaren arrastoan. Asteburu oro jasaten dituzten erasoak salatu eta neurriak har daitezen lortzea da kolektiboaren helburu nagusia. Gertaera isolatuak ez direla erakutsi aldera, indarkeria kasu ahalik eta gehienak blogean jasotzen dituzte, arbitroek idatzitako aktetan oinarrituta.

Jarraitu irakurtzen

“The Leftovers”: aireratzen ari diren telesailen artean, onena

Gaizka Izagirre / 2015-11-18 / 514 hitz

Bat-batean munduko biztanleriaren %2a desagertu egiten da. Inork ez daki non dauden eta zer gertatu den. Telesail honen hasierako premisa hori sinplea dirudi bai, baina pixkanaka, pantaila txikiak azken urteetan eman duen ustekaberik handienaren aurrean gaudela frogatzen ari da. Hori bai, gauza bat argi izan, berdin dio desagerturiko pertsonak horiek non dauden, garrantzitsuena bertan gelditu direnak dira, gainerako %98 horiek alegia. Nola birmoldatuko dute bizitza, maite dituzten pertsonak ondoan izan gabe. Lehen denboraldiaren hasieran, gutxik uste zuten, hain urrun iritsiko zenik. Gutxika, harrokeriarik gabe eta zarata gutxi ateraz, guztiz harrapatu nauen telesaila bihurtuz. Momentu honetan aireratzen ari diren telesail guztien artean, onena bihurtuz. (Fargo II-rekin batera).

Jarraitu irakurtzen

Zergatik harritzen gaitu Pariskoak eta beste bost galdera

Mikel Garcia Idiakez / 2015-11-16 / 191 hitz

Zergatik da Parisen gertaturikoa “gizateriaren kontrako erasoa” (Barack Obamak esan duen moduan), baina apenas hitz egiten den Estatu Islamikoak egunero Sirian eta beste herrialde batzuetan hiltzen duen jendeaz?

Jarraitu irakurtzen