Premiazkoa da

Leire Palacios / 2017-04-06 / 302 hitz

Internet bidezko jazarpen matxistaren biktima donostiar bat izan da protagonista Cazadores de trolls La Sextako saio berrian. 2014an hasi zen dena. Iragarki sexualak agertu ziren sarean Vanesaren argazkiarekin, helbidearekin eta telefonoarekin. Iragarki horietan kondoirik gabe uzki eta bagina sarketa atsegin zuela jartzen zuen, baita bortxatu zezatela gustuko zuela ere. Bere etxearen kokapena ageri zen iragarkietan, eta etxeko txirrina gurutze baten irudiarekin marraztu zuten. Auzotik pintada ugari marraztu zituzten. Vanesak, beldurrak jota, ez zuen etxetik irten nahi.

Jarraitu irakurtzen

Inboluzioa

Goizalde Landabaso / 2017-04-04 / 258 hitz

Mexikon bortxatzaile bat aske utzi du epaileak, lagun batzuekin taldean egindako bortxaketan ez zuelako gozatu. Beste hiru lagunek zakila sartu zioten 17 urteko neskari; berak, ordea, soilik bularrak ukitu eta atzamarrak sartu zizkion. Epailearen aburuz ez zuen «haragizko asmorik».

Jarraitu irakurtzen

Zeruko estalkirik berrienak

Iñaki Berastegi / 2017-04-04 / 800 hitz

Nazio Batuek hamabi hodei berri izendatu dituzte: lehendik ezagunak ziren, baina sailkatu gabe zeuden. Genero berririk aurkitu ez badute ere, Munduko Meteorologiaren Erakundeak aukera baliatu du Nazioarteko Hodeien Atlas berria aurkezteko; 1987az geroztik eguneratu gabe zegoen.

Jarraitu irakurtzen

Eskola jazarpena beste ikuspegi batetik

Iñaki Bernaola Lejarza / 2017-03-31 / 543 hitz

Gertaera harrigarri bat jazo zitzaidan, duela zenbait urte, ziberbullying-ari buruzko hitzaldi batean. Komunikazio digitalak duen izugarrizko eraginaz ohartarazten gintuen hizlariak, esanik irudi batek, on zein txar, oso denbora gutxian munduari bira osoa eman diezaiokeela, gaur egun edonoren esku dauden baliabideak erabilita. Eskolakideak arrisku horretaz jakitun izateko beharra azpimarratzen zigun hizlariak entzuleoi, irakasleak den-denak.

Jarraitu irakurtzen