Italiak, larruaren ekoizpenean erabiltzeko, animaliak heztea debekatu du

Jaione Dagdrømmer @hellehellei / 2022/01/12

Honela, Italia, debeku mota hau ezartzen duen Europako herrialdeen zerrendara gehitu da eta jada hogei dira.

Industria krudel eta zaharkituari amaiera eman nahi dio Italiak debeku honekin. Hori dela eta, urtarrilaren 1etik ezin dira bisoiak, azeriak, mapatxeak edota larruaren ekoizpenerako  erabiltzen diren beste edozein animalia umatu. 

Animalien eskubideak defendatzen dituztenentzat sekulako garaipena izan da, batez ere, jakinik, Italia larruen munduko merkatuan goren postuetan dagoen herrialdea dela. Animalien ongizatearen aldeko elkarteen urteetako protesta, manifestazio eta ekintzek beren fruituak eman dituzte eta urte batzuk badira jada italiar arropa marka entzutetsuak (Prada, Valentino, Armani, Versace, Gucci) larruak erabiltzeari utzi diotela. Orain, Italiako luxuzko moda industriak hasitako bidea babestu du gobernuak eta larrua ekoizteko animaliak heztea debekatu du Senatuak.

Debeku honekin batera, bisoi larrua ekoizten duten 10 lantoki ere itxi dira. Lantoki guztien itxiera 2022ko ekainerako aurreikusten da. Larruekin lan egiten zuten langileen galera konpentsatzeko Nekazaritza ministerioak 3 milioi euroko diru-funtsa ere iragarri du. 

Klasikoak astinduz: non daude emakumeak?

Ane Urrutikoetxea @aneurruti 2020/03/11

Ongi etorri ‘Klasikoak Astinduz’ gomendioen txokora! Musika klasikoaren munduan murgiltzera ausartuko zara? Nork daki, beharbada mundu berri bat deskubrituko duzu… Prest? Itzali mugikorrak eta utzi karameluak poltsikoan, kontzertua hastera doa eta!

Jarraitu irakurtzen

Twitch-eko euskal komunitate anitz eta kalitatezkoa ezagutu nahi?

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Twitch indarra hartzen ari da XXI. mendeko telebista moduan. Hainbat eta hainbat sortzaile daude streaming plataforma ospetsuan euskaraz aritzen direnak.

Twitch-eko euskal komunitate anitz eta kalitatezkoa ezagutu nahi?

Zerrenda egunetik egunera luzatzen doa eta egun gai ezberdin ugariz aritzen diren streamer euskaldunak aurkitu daitezke. Hona hemen guk topatu ditugunak. Besteren bat ezagutzen duzu?

Jarraitu irakurtzen

GAZTEENTZAKO SAIOAK ETB1EKO DENBORALDI BERRIAN

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lehiaketa, esperimentu sozialak, bidaiak, realitya eta beste hainbat saio izango dira programazioan. Gaur ‘Bikiak’ telesail norvegiarra estreinatuko dute eta ostegunean Leire Palaciosek munduko hainbat hiritan gidatutako programa.

Jarraitu irakurtzen

Energia berriztagarriek, lehen aldiz, energia fosilak gainditu dituzte Europar Batasunean

Jaione Dagdrommer /2021-06-03/ 324 hitz

Lehen aldiz energia berriztagarriek ez berriztagarriak gainditu dituzte, eta elektrizitate iturri nagusi bilakatu dira Europar Batasunean, 2020ko datuak aztertuta argitaratu den txosten baten arabera.

Jarraitu irakurtzen